Imanol Ituiñok aurkezten du MUNDUARI BIRA Nagusi

Imanol Ituiñok aurkezten du MUNDUARI BIRA Nagusi eta txikientzako mundu zeharreko gertuko magia ikuskizun intimoa. Sinopsia: Mago batek munduari eman dio buelta, herrialde ezberdinetako magoak ezagutuz. Hauek magia ezberdinak egiten erakutsi diote, baina bere etxera bueltatzean, atarian konturatzen da giltzarik ez duela. Norbaitek nonbaiten lapurtuko zion. Lagunduko diozue nor izan den lapurra asmatzera? Banan banan joango gara, pasaportearen laguntzaz, herrialde guztietan ikasitako magiak eginez, eta azkenean, aurkitutako pistei esker, lapurra zein zen jakingo dugu... Iraupena: 45 minutu inguru

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak