Eskoriatzan astelehenean hasiko dira zintzilikarioak jartzen

Mirian Biteri 2014ko mar. 7a, 09:32
Aurrera doaz atez atekoa Eskoriatza osoan jartzeko pausoak. Otsailaren 27ra arte bilketa puntuen gaineko alegazioak eta proposamen berriak egiteko aukera izan zuten eskoriatzarrek, eta, jasotako eskaerak aztertu ostean, Udalak gaur arte jarri du erantzuteko epea (egubakoitza). Denera, 40 alegazio aurkeztu dira; 28 osorik edo partzialki onartu dituzte. Astelehenean, hilak 10, bertan hasiko dira zintzilikarioak jartzen udal brigadako langileak.

Bestalde, martitzenean, hilak 11, erakusketa zabalduko dute Ibarraundin, hondakinen bilketa puntuen behin betiko kokapenarekin. Hilaren 13ra bitartean egongo da horren gaineko informazioa ikusgai, museoan bertan dagoen informazio bulegoaren ordutegian: goizez, 10:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 15:00etatik 19:00etara.

Ontziak martxoaren 19tik

Jarraian, sistema erabiltzen hasteko beharrezkoak diren edukiontziak eta gidak banatuko dituzte: martxoaren 19tik 26ra herriguneko etxebizitzetan, modu antolatuan; eta egun horretatik apirilaren 2ra, komertzio, industria eta landaguneetan. Bestalde, Intxaurtxuetan, San Pedron eta Gaztañadui kaleko 27 eta 29. atarietan egindako proba pilotuan parte hartu dutenek edukiontzi marroiaren giltza itzuli beharko dute apirilaren 1ea, 2an eta 3an; eta hondakin organikoarendako bigarren ontzia jaso.

Hainbat edukiontzi tokiz aldatu

Esan bezala, zintzilikarioak, astelehenean hasiko dira zintzilikarioak jartzen. Horrek eraginda, edukiontzi batzuk tokiz aldatu beharko direla, eta beraz, pazientzia eskatu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak