Atez atekoa ezarriko dute udaberri hasieran Eskoriatzan

Mirian Biteri 2014ko ots. 7a, 11:40
Udal Gobernuko ordezkariak gaur goizean egindako agerraldia.
Hiru hilabeteetan Eskoriatzako San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañaduin hondakinen bueltan egindako proba pilotuak emandako datuak aztertu ostean, herri osoan atez atekoaren sistema ezartzea erabaki dute udal ordezkariek. Gaur goizean agerraldia eskaini dute horren berri emateko.

Beñat Herce alkateak jakinarazi du martxo bukaeran edo apirila hasieran jarriko dela martxan sistema berria. 

Gogorarazi du proba pilotuan atez ateko eta bosgarren edukiontziaren erdi bideko aukera probatu zela, organikoa edukiontzi marroiarekin eta gainerako frakzioa zintzilikarioen bidez jasoz. Horren harira, alkateak azaldu du erabiltzaile kopurua "adierazgarria" eta papera, ontzi-arinak eta beiraren sailkapena egokia izan bada ere, kalitatea ez da ona izan. Honakoa gaineratu du: "Bereziki materia organikoa beste hondakinekin nahastu da. Edukiontzi komunikarioa da, eta astez ate horietan agertu izan dira poltsak eta beste hondakin batzuk, beste herritar batzuek egiten duten lana zapuztuz. Hortaz, sistema mistoa ez da balioztatzen, eta sistema indibidualizatura joango gara".

Horren bidez, beira edukiontzi berdeetan jasoko da, eta gainerako hondakinak zintzilikarioetan, egutegi eta ordutegi baten arabera.

Batzarrak herritarrekin

Hori guztia martxan jartzeko batzar informatiboak egingo dituzte. Santa Ana, Eduardo Gorosarri, Olazar, Gaztañadui, Hidalga, San Juan, Elorreta eta Jose Aranakoek honako egunetan izango dituzte: otsailaren 11an, 18:30ean, egingo dutena euskaraz izango da; otsailaren 12an, 10:00etakoa, elebitan; eta egun berean, baina 18:30ean, egingo dena, gazteleraz.

Aranburuzabala, Dorleta, Olaeta eta Aingeru Guardan bizi direnek ere hiru hitzordu izango dituzte: otsailaren 18an, 18:30ean, euskaraz; otsailaren 19an, 10:00etan, elebitan; eta egun berean, 18:30ean, gazteleraz. Ibarraundin dira batzar guztiak. Eskapeetako arduradunei ordu erdi lehenago joan daitezela eskatu zaie.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak