Eskoriatzan hondakinen proba pilotuaren boikotaren gaineko salaketa egin du Udalak

Jagoba Domingo 2014ko urt. 14a, 17:55
Badira bi hilabete Eskoriatzako Intxaurtxueta, San Pedro eta Gaztañadui auzoetan, hondakinak biltzeko sistema berriaren proba pilotua martxan jarri zutela. Gaurkoan Udalak, bi hilabete hauetan herritar batzuek izan dituzten jarrerak salatzeko prentsa ohar bat kaleratu du.

Hasieratik eztabaida sortu duen gaia izan da, herritar talde batek, Eskoriatza Garbia izendatua, atez atekoa baino, bosgarren edukiontzia aldarrikatzen zuelako. Egoera ikusita, Udalak hiru hilabetez atez ateko sistema probatzea erabaki zuen eta emaitzen arabera etorkizuneko hondakinen bilketa sistema aukeratzeko konpromisoa hartu zuen. Bada, bi hilabete pasatu ostean, hainbat gauza argitu nahi izan ditu. Hasteko, herritar batzuk sistemaren aurka egon arren, egindako ekintza batuk eta esandako gauzak batzuekin, mugak gainditu dituztela uste dute.

Apurketak eta informazioaren manipulazioa

Udalak garbi utzi nahi izan du, guztiz ados dagoela herritarrek euren iritzia ezagutaraztearekin, eskubide osoa dute-eta; hala ere, protesta egiteko orduan mugak gainditu dituztela salatu dute Udaletik. Besteak beste, herriko biribilguneak zaborrez betetzea, zintzilikarioak 4 x 4 ibilgailu batekin apurtzea, zintzilikarioen ondoan zabor poltsak pilatzea, zintzilikarioen identifikazio kodeak sprayarekin tapatzea edo organikoarentzako edukiontzi komunitarioak errekara botatzea.

Txikizio horien aurrean neurriak hartzea erabaki dute Eskoriatzako Udalekoek. Horretarako, Debagoieneko Mankomunitateko ordenantzetan jasotakoa aplikatuko dute. Apurketez gain, informazio faltsua zabaltzen ari da herrian zehar salatu dute. Besteak beste aparkalekuak galdu direla edo hondakinen bilketan lortu diren datuak era interesatuan erabiltzea.

Hala ere, balorazio positiboa

Hala ere, Udaletik proba pilotuan gauzak behar bezala egiten ari diren herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete. Eta orain arteko balorazio positiboa egin dute, izan ere bilketa selektiboaren tasa asko handitu da bi hilabete hauetan. Sistema berrian parte hartu dutenei esker, %35etik, ia %80ra igo dela esan du Ezpeletak. Eta hondakin sistema boikot egiten saiatzen ari direnei, errespetuz jokatzeko eskatu die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak