Beñat Azaldegi: "Ahalik eta txapelketa sozialena eta komunitate kutsua duena antolatzen saiatu gara"

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko api. 19a, 12:46

Gipuzkoko Bertsolaritza Txapelketako sailkapen faseak hasiko dira hilaren 25ean Eskoriatzan. Aurten, berritasun moduan, bi sailkapen fase egongo dira, udazkenean txapelketari ekin aurretik.

Guztira 74 bertsolarik eman dute izena sailkapen faseetarako, eta, horietatik bederatzi debagoiendarrak dira. Gainera, Eskoriatzaz gain, Oñatik, Elgetak eta Antzuolak ere hartuko dituzte sailkapen faseetako emanaldiak.

Aurten, gainera, 50 urte betetzen dira Gipuzkoako lehen bertso eskola sortu zenetik Eskoriatzako Almen ikastetxean, eta, horren ondorioz, bertso eskolei omenaldia egingo diete txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak