Gure Esku Dago

Herriz herri hausnarketak egingo ditu Gure Esku Dagok

Ane Elordi 2014ko eka. 12a, 12:41
Gure Esku Dago ekimenaren herri batzordeek bilerak egingo dituzte ekainaren 21ean, zapatuan, orain arteko ibilbidearen inguruko hausnarketa egin eta ekainak zortziko giza katea baloratzeko.

Positiboki baloratu dute Durango eta Iruñea batu zituen giza katea, "egun handia izan zelan esan daiteke, eta pozik gaude egindako lanarekin". Hala ere, hausnarketa sakonagoak egingo dituzte Euskal Herrian zehar sortu diren herri batzordeek ekainaren 21eko bileretan. Azken urtearen balorazioa egin, eta aurrera begira, erronka berriak ezarriko dituzte.

Gure Esku Dago egitasmoko antolatzaileek adierazi dutenez, ekainaren zortzian egin zen giza katean 150.000 pertsonak hartu zuten parte, Euskal Herrian 170 herri batzorde sortu dira eta 500 ekimen inguru egin dira. Gutxienez, 2.500 pertsona aritu dira boluntario lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak