Idazteko makinekin ere egin zuten musika Debagoieneko eskolek

Julen Iriondo 2014ko api. 5a, 18:11
Ohiko doinuak eta bereziagoak izan ziren bailarako eta Soraluzeko musika eskolek egindako saioan. Umeetatik hasi eta helduetaraino; talde txikietan edo handiagoetan; denak instrumentu berarekin edo tresna desberdinekin. Era askotara egin zuten musika egubakoitz arratsaldean Eskoriatzako kiroldegian.

[ARGAZKIAK]

Oñatiko, Bergarako, Aretxabaletako, Arrasateko, Soraluzeko eta etxeko musika eskoletako kideak izan ziren musika eskolen topaketan. Eta ohiko gitarra, tronpa edo zeharkako flauta doinuez gain, izan ziren bereziagoak ere: oñatiarren idazteko makinarena, edo aretxabaletarrek txaloak eta edalontziekin egurrean emandako kolpeak konbinatuz egindakoak; hots desberdinok gitarra doinuekin-eta nahastuz, harmailetan batutako jendearen arreta eragin zuten musikariek: "Begiak ondo irekita egon dira begira neska-mutikoak", zioen Eskoriatzako Beheko Errota musika eskolako zuzendari Araceli Telletxeak.

Eskoriatzako kiroldegiko harmaila zati bat prestatu zuten emankizuna jarraitzera joandako jendearentzako. Musikarien senide eta lagunak ziren tartean, herri guztietakoak; baita Eskoriatzako jendea ere, zaharren egoitzatik joandako lagunak tartean. Telletxeak amaieran zioen ondo atera zela emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak