Alfonbra gorriak Bergarako San Martin plaza jantzi zuen zapatuan; eta herriko modeloek, alfonbra gorria. Bergarar gutxik galdu nahi izan zuten ikuskizuna: 700 lagunek eserita eta beste askok zutik jarraitu zituzten dotore jantzi eta orraztutako herritarren joan-etorriak. Irudiak, unerik onenak, protagonisten eta ikusleen hitzak... hori guztia eta gehiago izan da gaurko 'Debagoiena zuzenean' saioan. Bestalde, asteburuan, ekitaldi osoa ikusteko aukera izango da Goiena telebistan, ordubeteko saioan. Hemen, aurrerapen bat.