Elgetako adibidea jarraitzeko esan dio Bergara Garbiak Bilduri

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 9a, 12:43
Hondakinen kudeaketari dagokionean, Elgetako Udal Gobernu Taldekoak oposizioarekin adostasunera ailegatu izana txalotu dute plataformatik, baita kontsulta egitea erabaki izana ere, herria izan dadin erabakiko duena. Demokrazia ariketa eredugarritzat jo dute Bergara Garbiatik eta Bilduko Bergarako Udal ordezkariek ezagutzen ez duten ikasgaia dela gaineratu.

Jarrera demokratiko "baxua" izatea egotzi diote Bergarako Bilduri, eta "informaziorik ez ematea", ez oposizioari ez herriari, egindako inbertsioaren eta atez ateko sistemaren ustiapenaren kostuei buruz: "Bilketa sistema horrekin funtzionatzen diharduten herrietako datuen arabera, gastuak boskoiztu egiten dira edukiontzi marroiarekin alderatuta. Kopuru hori da bergararrok urtez urtez ordaindu beharko duguna, eta are okerragoa izango da orain ordainarazten ez badigute, hurrengo agintaldian sekulako zulo finantzarioarekin egingo dugulako topo, eta horrek herria hipotekatuta utziko duelako urte luzeetarako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak