Atez ateko sistema jartzean hondakinak zintzilikario ondoan uzteko deia egin du Bergara Garbiak

Iure Eizagirre 2013ko abe. 17a, 11:17
Bergara Garbia plataformak "atez ateko sistema martxan jartzean hondakinak lurrean, zintzilikarioen ondoan, uzteko" deia egin die herritarrei prentsa-ohar baten bitartez. "Protestekin jarraitzeko" ere eskatu die bergararrei.

Eskariekin batera, esker ona adierazi dute plataformatik: "Amaitzear dagoen urte honetan erakutsi duzuen laguntza eta babesa eskertu nahi dizuegu bergarar guztiei. Eskerrik asko hondakinen bilketa sistemaren aurrean izandako jarreragatik". Bergararren gehiengoaren "iritzia ez dela" kontuan hartu gaineratu du plataformak, baita "hondakinen gaineko zerga igoko" dela ere.

"Antidemokratikotzat" jo du udal gobernuak "ezarri nahi duen sistema" eta uste du horren aurka "ezinbestekoa" izan dela eta "izaten jarraitzen duela" eurek antolatutako ekintzetan herritarrek izandako "parte-hartze aktiboa eta jasotako laguntza ekonomikoa".

"Gogoratu Bildu eta Aralarrek gehiengo nagusia dutela azken udal hauteskundeetan lortutako 4.356 botorekin, kontsultan 5. edukiontziaren alde 4.771 boto lortu genituen" adierazi du prentsa-oharrean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak