Prezero enpresak egindako txostenaren arabera, ihartutako zuhaitz horiek "leku desegokian" zeuden. "Sustraiek beharrezkoa zutena baino espazio txikiagoa zuten, eta material gogorrez osatutako ingurune batean landatuta zeuden, Biteriko parkingaren gainean. Material horiek beroagoak direnez, zuhaitzek, lehorte eta tenperatura altuetan asko sufritzen dute", adierazi du Udal Gobernuak.
Eremu berde txiki hori non dagoen ikusita, eta "sistema erradikularretarako lur gutxi" dagoela kontutan izanda, teknikarien proposamena izan da hildako zuhaitzak kendu, eta horien ordez baldintza horietara egokitu daitezkeen zuhaixka-espezie autoktonoekin ordezkatzea. Ondorioz, hiru zuhaitz horien ordez, Viburnum lantana espezieko hiru zuhaixka landatuko dituzte.