2023/11/16 19:00

Bakarrizketa

Umore feminista zure kontsumorako

Umore feminista zure kontsumorako
Arrasaten, JAMEn, Arrasate

Azaroaren 16an, SETEMEN eskutik, Indarkeria kontsumitzen dugu? kanpainaren baitan, bakarrizketen emanaldi bat izango dugu JAMEN

Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskainiko dizkigute SETEM Hego Haizearen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzen gainean. Hots, ironiaz, nork bere esperientzia pertsonalaren arabera, edertzeko produktuak, fikziozko telesailak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistaren egoerei ekingo diete.

Azaroak 16an, ostiralean, 19:00etan
JAMEN

Dohainik (*Sarrerak egunean bertan eskuratuko dira JAMEN)

Gaztelaniaz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak