Komertzietako kartoi bilketarekin eguenean hasiko dira

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mai. 13a, 19:00
Bi fasetan emango da aldaketa: kartoia batuko dute, lehenengoan; eta papera, ontzi arinak, errefusa eta organikoa bereizita jasoko dituzte, bigarrenean.

Kartoiaren bilketa egitean datza lehen faseak. Mankomunitatea eguenean, hilaren 15ean, hasiko da kartoia jasotzen, martitzen, eguen eta zapatuetan.

  • Nola? Kartoia edukiontzi gabe eta txukun tolestatuta jasoko da.
  • Non? Komertzio ondoan edo komertzioko ate ondoan izango da bilketa puntua.
  • Noiz? Hasieran, 10:00etarako. Gerora, zerbitzua egonkortzen doan heinean, komertzio bakoitzak jakin ahal izango du zehatzago zein ordutan pasatu ohi den kamioia bere bilketa puntutik.

Bigarren fasea

Azaroan ekingo diote bigarren faseari. Hondakin sortzaile handien kasuan, hondakin atal guztiak (papera, ontzi arinak, errefusa eta organikoa) bereizita jasoko dizkiete; sortzaile txikiak, aldiz, edukiontzietara bideratuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak