Geroa Sortuz campusean izena emateko epea zabalik

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 24a, 12:19

Hainbat gaztetxo aurreko urteetako campus batean.

Aretxabaleta kirol elkarteak aurten ere antolatu du Geroa Sortuz futbol campusa. Uztailaren 1etik 19ra bitartean izango da eta 2011, 2012, 2013, 2014 eta 2015ean jaiotako neska-mutikoak elkartuko dira.

Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute eta formulategi bat bete behar da horretako; edozein zalantza izanez gero UDAko kideek emango dituzte argibideak uda.kudeatzailea@gmail.com helbidera idatzita edo 659 79 44 65 telefono zenbakira deituta. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 da.

Campusaren ordutegia izango da astelehen, martitzen eta eguenetan 09:30etik 16:30era, eta eguazten eta egubakoitzetan 09:30etik 13:30era; bazkaria ere emango diete. Futbola izango da ardatza eta horren bueltako lanketa egingo dute hainbat balio oinarri hartuta eta beste jolas eta jarduera batzuk ahaztu barik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak