Kirol udalekuetarako izen-ematea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 12a, 08:00
Puzgarriak kiroldegiko igerilekuan.
Udalak eta Ibarra kiroldegia kudeatzen duen enpresak elkarrekin antolatu dituzte kirol udalekuak. Hiru asteko udalekuak izango dira ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean. Gainera, ikastaro trinkoak ere egongo dira. Izen-emate epea zabalik dute Ibarra kiroldegian; azken eguna, ekainaren 13a.

Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 18ra bitartean izango dira udalekuok, goizez bi ordu eta arratsaldez beste bi (11:00-13:00 eta 15:30-17:30; egubakoitzetan, 10:00-14:00).

Adinaren araberako taldeak osatuko dituzte: bata, 7 eta 9 urte artekoena, eta bestea, 10 eta 12 urte artekoena. Taldeetan gutxienez 12 gaztetxo egongo dira eta gehienez 16. Eta jarduera ezberdinak egingo dituzte: igeriketa, saskibaloia, futbola, dantzak, irteerak…

Prezioa da 49 euro abonatuendako, eta 59 euro gainerakoendako.

Igeriketa ikastaroa

Igeriketa eta ur jolasen ikastaro trinkoa ere antolatu dute umeendako. Egunean ordubete izango dute, hiru astetan. Prezioa da 19 euro abonatuendako eta 34 euro gainerakoendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak