Eguneko egitaraua: 11:00 Puzgarriak, Cordoba y Oro plazan. 11:30 Pulpeiroak, Gudari plazan. 12:00 Arrasateko erraldoien eta txistularien kalejira. 13:00 Patata tortilla txapelketa, Gudarien plazan. 16:00 Mus txapelketa, Rincon tabernan. 17:00 Potx magoa, Gudarien plazan. 18:00 Umeentzat disko festa Akorderekin.
Gaurko egitaraua da: 11:00: meza nagusia 12:30: gazta eta sagardo dastatzea 17:00: jolasak 18:00: txorimaluak
Xabi Igoa, Peru Abarrategi eta Ane Zuazubiskar bertsotan. Sarrerak, 30 euro.
'Dragoi-jagolea' animaziozko filma. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Pelax talde donostiarrak kontzertua emango du gaztetxean Burrunda Faktoriaren egitarauaren barruan, Aloñako Igoera eguna borobiltzeko.
Laburbira, euskarazko zortzi film laburren emanaldia. Amaia Lejarretaren Erro, Jone Arriolaren Dena asmatuta dago, Gillermo Ordasen Katalinaren zoria, Ander Iruretagoyenaren Babesa, Mikel Alvarezen Mundu berri bat, Ane Cuestaren Zirrara, Ilune Diaz eta Jordi Nueten Talkak eta Kim Maiteny Munoaren Betizu buru izango dira ikusgai.
Frantzia sortua zen. Frantsesak sortzea bakarrik falta zen. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke, baita Eskoriatza ere. Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia. Sarrera: doan
Zuzendaria: Thea Sharrock Iraupena: 102 min Generoa: Komedia / Thriller Adina: Guztiontzat Prezioa: 5.00 € Hizkuntza: Gazteleraz Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus
'Pájaros' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pau Dura. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Felix Zubia (Zarautz, 1974) medikuak Loezina eta loaren apneak hitzaldia eskainiko du Goienagusik gonbidatuta. Lo ezin egitea zer den, horren arrazoiak eta ondorioak izango ditu hizpide besteak beste.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Zuzendaria: Thea Sharrock Iraupena: 102 min Generoa: Komedia / Thriller Adina: + 16 urte Prezioa: 4.00 € Hizkuntza: Gazteleraz Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus
'Pájaros' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pau Dura. Iraupena: 100 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Hizlaria: Miren Ros Antolatzailea: Bergarako JASO BURUA taldea eta Bergarako Udala Prezioa: 0.00 € Hizkuntza: Euskaraz
Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Euskadi elkartearen eskutik hitzaldi-tailerra Espaloian, 18:00etan. Gaia: Bizi-testamentua nola egin. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Labegaraietako jaien barruan, hauxe da gaurko egitarauak: 19.00etan, jaiei hasiera emateko kiroldegiko kanpoko kantxetan elkartuko gara, musika eta umore onarekin! 19.15ean, patata tortila lehiaketa. Parte hartzeko, osagai eta tresnak, norberak ekarri behar ditu (sua barne). Jarraian, afaria. Bakoitzak bere bokataren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezperan eskaera egiteko. 21.00etan, DJ Julen Narbaiza.
Labegaraietako jaietan, gaurko egitaraua: 10.00etan, diana Bergarako Txistulariekin 11.00etan Meza Nagusia. Ostean, kiroldegi aurrean, salda eta txorizoa (aukeran, behi okela) bertaratzen diren guztienako. 11.00etan, marrazki topaketa. Izena ematea momentua bertan irekiko da 13.00etan, auzo poteoa musika eskolako fanfarrearekin 14.30ean, bazkaria auzoan. Bakoitzak bere bazkariaren ardura har dezala. Aukera egongo da kiroldegiko tabernan bezpera eskaera egiteko. 16.00etan, V. Auzo-krossa. Jarraian parte hartzaileentzat mokadutxoa eta sorpresaz beteriko zozketa, herriko komertzio, taberna eta dendarien ekarpenekin. 17.30etan Haur eta gazteentzat jolasak. Ostean txokolatea, buruhandiak eta erraldoiak. Jaien amaiera, musika dantza eta besarkada artean
Eguneko egitaraua: 10:00 Kurtzetxikira mendi irteera, San Andresko autobus geltokitik abiatuta. 11:00 Meza. 13:30 Poteo herrikoia Ad Libitum txarangarekin. 14:00 Nagusien bazkaria eta dantzaldia. 18:30 Bocabeats Comedia, Gudari plazan. 20:00 Kontzertua: Trumans taldea. Errebuelta kalean.
Minbiziaren aurkako futbol txapelketa solidarioa jokatuko dute Mondrako, Eibarko, Amorebietako eta Intxaurdiko emakume beteranoen taldeek; helburua da Izan Inurri elkarteari laguntzea.
Gaurko egitaraua: 11:00: Meza nagusia. Ostean, pilota txapelketako finalak 12:00: luntxa eta dantzak 16:00: mus txapelketa Amaitzeko, boletoen zozketa eta etxafuengoak
Aloña Mendi Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien barruan Aloña Mendiko eta Realeko beteranoen arteko partidua jokatuko da.
Garbigune ibiltaria berdura plaza ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Granadako La Sole rap kantaria izango da Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Sarrera: 7 euro.
Atxorrotxen meza izango da eta ondoren bailararen bedeinkapena
Urmaeleko Biodibertsitatea ezagutzeko saio irekia. Herritar guztiei irekia. Udalak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatuta. 16:30ean, eskolan, Uraren hegoak erakusketa. Jarraian eta 18:00ak bitartean urmaelaren biodibertsitatea ezagutzeko saio teoriko praktikoa Aranzazi Zientzia Elkarteko kide baten eskutik.
Bi dokumental ikusteko aukera egongo da. UDALATX. Ura eta Atxa. Mendi baten hitzak geroari Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztua. Iraupena: 37 min Zuloan zu? Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko santutegitik gero dagoen haitzulo baten esplorazioa kontatzen du. Iraupena: 23 min Dokumental biak euskaraz izango dira gaztelaniazko azpitituluekin.
Arta Kolektiboak sortutako antzezlana da Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz ama liburuan oinarrituta.
Bergarako Sortuk antolatutako Udaberri Feminista ekimenaren baitan Ane Lindane umoregile bizkaitarraren bakarrizketa saioa izango da.
AXTROKI merkataritza elkarteko denda eta tabernatan erosterakoan txartelak eskuratu daitezke, azoka egunean loreak doan hartzeko. Gainera, loreak salgai ere egongo dira.
Kurtzebarri mendiaren magalean dagoen San Juan Txiki ermitako eguna: 10:00 Etxafuego jaurtiketa eta kanpai jotzea. 10:00 San Juan Txikira igoera. 11:00 Meza ermitan. 11:30 Salda eta txorizo dastatzea, musikak lagun eginda. Eguraldi txarra eginez gero Mendiolan egingo dute ospakizuna.
Debagoieneko Trikitixa Egunean 400 trikitilari inguru elkartuko dira eta Arrasateko hainbat txokotan jardungo dute taldetan banatuta. Ondoren, guztiak elkartu eta hiru gunetan emanaldiak eskainiko dituzte. Goizeko jardunaldia plazan bukatuko dute, eta Uarkape pilotalekuan bazkaldu, ondoren. Erromeria izango da bazkalostean.
Makilakorta Fest jaia antolatuko du Gatza City Krew gazte taldeak.
Arraguak dinamizatuta. Gaur, laugarren saioa eta azken saioa. Izena: Bibliotekan edo webgunean.
11:00etan eta 12:30ean. Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak aukeratuko du bisita mota eta hizkuntza. Izena emateko: 943-76 90 03.
3 eta 12 urte arteko haur eta aurre-nerabeendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak eta Oñati Abesbatzak egingo diote omenaldia.
Gazte mailako txirrindularien lasterketa, Arantzazuko igoera, Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatuta.
Korrontzi talde bizkaitarrak kontzertua emango du Moises Azpiazu dantza taldeak lagun eginda. Sarrerak salgai jarriko dituzte emanaldia hasi baino ordubete lehenago (8 euro), baita online ere.
Arrasate eta Oñati arteko mugan zehar Kortaburu (484 m) tontorrera igoko da, handik Etxezarreta parkera jaitsi eta herrigunera itzuliz: 10,5 kilometro. Izena emateko: 943-25 20 00.
Atxorrotxeko mendiko eguna ospatuko da. 09:00etan, diana txistulariekin, eta 18:00etan, erromeria Imanol eta Larrañaga bikotearekin, plazan. Atxorrotxen barra egongo da. –Meza eta bedeinkapena, maiatzaren 3an egingo da–.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
III. Haur eta gazte abesbatzen topaketa Gangara Faktoriak antolatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
AEB-etako Nevada Unibertsitateko katedradun Xabier Irujok egingo du berba.
Elkartea aurkeztu eta patologia dualaren gainean (mendekotasuna eta buru-nahastea) hitz egingo dute hainbat adituk: Gabriela Michel Zugazabeitia, kazetaria eta Donostiako Elizbarrutiko Familia Orientazioko Zentroko koordinatzailea; Javier Ogando Rodriguez, droga-mendekotasunetan aditua eta Patologia Dualeko Espainiako Elkarteko ohorezko bazkidea den den psikiatra; eta Lourdes Fernandez Manzano, abokatua eta familia-bitartekaria.
Euskarazko liburu baten irakurketa taldean. Saio irekiak. Izen-ematea eta argibideak liburutegian.
Sasi guztien artetik lelopean antolatutako jardunaldian, parte hartuko dute Josu Martinez Bizkarsoro filmaren zuzendariak, Xabier Irujo historialariak eta Alaitz Aizpuru filosofoak. Izen-etmatea eta informazio gehiago hemen.
Alokairuen inguruko jardunaldien baitan, Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuan antolatuta.
Joseba Gomezek gidatutako saioa. Gaur, laugarren eta azken saioa. Izena: Bibliotekan edo webgunean.