Eñaut Zubizarreta Trigger txelo-joleak Doodem izeneko bidaia proposatuko du herriko musikak oinarri hartuta. Bi lagun izango ditu oholtzan bidaia horretan laguntzeko: Iñigo Xalbador (1992, Barañain) saxo baritonoa eta Amaiur Luluaga (1992, Anoeta) dantzaria.
Otala Zelai Eguna girotzen hasteko artzain txakurren lehiaketa egingo dute hirugarrenez, aurreko egunean.
44. Otala Zelaiko krosean Urkulu urtegiaren bira emango diote lasterkariek. Aurretik, 10:00etan hasita, gaztetxoen lasterketak izango dira Otala Zelairen bueltan.
Aozaratza auzoko zelai ezagunean jai eguna: 10:00 Umeen lasterketak zelaiaren bueltan. 11:00 Helduen lasterketa, Urkulu urtegiari buelta ematea. 12:15 Sari banaketa. 12:45 Herri kirol jokoak: arto-jasotzea, lokotx biltzea, harria-jasotzea, lasto jaurtiketa… 13:30 Sagardo festa, Aretxabaletako Leizarra musika eskolako trikitilariek girotuta. 14:30 Herri bazkaria. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, eta bazkaria norberak eraman beharko du. 16:00 Euskal disko festa Mikeltxi DJarekin. 18:00 Dantza saioa, Leizarra musika eskolako dantza taldearen eskutik. 19:00 Euskal disko festa Mikeltxi DJarekin. Eguraldi txarra eginez gero erromeria Iturrigorri pilotalekuan egingo da.
Fatima Mernissi marokoar idazlearen Sueños en el umbral liburuaren gainean jardungo dute kontu-kontari Monica Leiva kazetariak gidatuta, gaztelaniaz.
Ortzai konpainiak umorez zipriztindutako La sirenita lana eskainiko du eta ipuin klasikoa egokitu dute genero-berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonekiko elkartasuna, kontsumo kritikoa antzeko balioak sustatzeko, generoari lotutako rolak ezabatuta.
Ikazkin Trail mendi lasterketa gertatzeko entrenamendu saioa egingo dute. Bi ibilbide izango dira aukeran: Bedoñako buelta (8-9 km) eta Ikazkin Trail 2024 ibilde motza (15 km). Aldez aurretik eman behar da izena, hemen.
Loramendi elkarteak Euskararen Eguna berreskuratuko du 30. urteurrenaren baitan. Bertso-poteoa, herri bazkaria, elektrotxaranga eta erromeria egongo dira, besteak beste.
Erretiratuei eskainitako eguna antolatu du Udalak. Bazkaria izango dute lehenengo, eta ondoren, dantzaldia.
Hika Teatroa konpainiak Atearen beste aldean lana eskainiko die 4 eta 8 urte arteko umeei. Pertsonek, haur zein heldu, egoera okerrenak gainditzeko duten gaitasuna du hizpide lanak.
Odei Arregik Ipuin lotsatiak saioa eskainiko die 4 eta 7 urte bitarteko umeei. Ipuinak eta antzerkia nahastuta etxeko gauzekin osatutako ipuinezko unibertsoan murgilduko ditu. Izena aldez aurretik eman behar da liburutegian lekua gordetzeko; horretarako azken eguna maiatzaren 20a da.
Gazteak eta mugikorrak: zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen izenburudun hitzaldia egingo dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Altxa Burua elkarteak eta Udalak antolatu dute.
Proyecto Larrua dantza garaikideko konpainiak Idi begi lana eskainiko du; idi-probak oinarri dituen pieza da eta gizakiaren eta animaliaren arteko loturaren gaineko hausnarketa erakusten du dantzaren bidez.
Jaiki elkarteak Butoh ikastaroa antolatu du, Ainhoa Alberdiren eskutik. Zapatuan (10:00-13:00 eta 15:00-18:00) eta domekan (10:00-14:00) egingo dute. Izena aldez aurretik eman behar da: 686 17 87 19. Prezioa: 60 euro langileek eta 50 euro langabeek.
Getariako Txakolina Jatorri Izendapeneko sei upeltegik hartuko dute parte: Agerre, Aizpurua, Basa Lore, Erlete Goikoa, Mokoroa eta Sagarmiña. Gainera, bertako ekoizleek egindako hanburgesak eta pintxoak erosi eta dastatu ahal izango dira. Eguna Bidasoako Erraldoiak buruhandi eta erraldoien konpartsak eta Etxebarria aita-seme trikitilariek girotuko dute.
Leizarra dantza taldeak antolatuta hainbat herritako dantzariak elkartuko dira; Oñatz (Oñati), Lore Gazteak (Arrasate), Txikitxu (Arrasate), Urrats (Soraluze) eta Oinarin (Antzuola). Egitaraua: 10:00 Taldeen harrera, Iralabarri plzan. 10:15 Kalejiran plazaraino eta hamarretakoa. 10:30-11:00 Txistularien kalejira. 11:00-12:30 Taldeen dantzak herriko hainbat gunetan. 12:45-13:45 Alardea, Herriko Plazan.
Oztopo trialsin taldeak txapelketa antolatu du. Maila guztietarako zonak izango dira.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |