api 27, 18:00 Eskoriatza
Itzartu Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatzen dabiltza bigarrenez eskoriatzarrak. Duela bi urte sortu zen taldea, gazteak kalera irteteko ez ezik, elkarren artean ezagutzeko, eta helburua erdietsi dute: zenbait ekintza egin baitituzte aitzakia horren bueltan. Mural margoketa, poteoa eta gazte bazkaria egin dituzte gaurkoan, eta kontzertuak izango dira gauean: Lizartxo erromeria eta Oihu taldea.
api 27, 11:11 Eskoriatza Oñati
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa dela-eta, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko saioak hasi ziren eguenean, eta Gabirian eta Zestoan egin ziren atzo. Bost debagoiendar aritu ziren bertsotan atzoko bi saioetan.
Kafea
Osteopatia
Elikagai desberdinak
Aerotermia instalazio berriztagarriak
Altzariak
Karrozeria zerbitzua