Puntu berdea etxeko hondakin bereziak jasotzen dituen zerbitzua da. Hauek jasotzen ditu, adibidez: motor eta etxeko olioa, bonbillak, fluoreszenteak, garbiketarako produktuak, erradiografiak, aerosolak, pinturak eta disolbatzaileak, belar-hiltzaileak eta intsektizidak, mugikorrak, tinta-kartutxoa, zuntzak eta pilak.
Inocencia interrumpida pelikula emango dute eta ostean solasaldia Agifeseko kideekin, filmaren mezuan sakontzeko.
Herriguneko egurrezko eraikinen egoeran termitek zenbaterainoko eragina izan duten aztertu gura du Udalak eta termiten mapa egingo du. Egitasmo horren gaineko informazio saioa egingo dute gaur herritarrendako.
+55elkartegiak egitasmo barruan, Unai Pascual klima krisiaz eta erronka sozioekonomikoez arituko da.
Itzulera tailerra egingo dute. Parte hartzeko izena eman behar da: 644 12 60 91.
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia ikusgai antzokian. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. Emanaldiaren ostean solasaldia Izaskun Urkijo arte zuzendariarekin. Sarrera doan. Antolatzailea: Elgetako Udala.
Natalia Urteaga sexologoak eta Jaione Fernandez de Jauregi narratzaile eta poeta eskoriatzarrak eskainiko dute saioa. Sarrera: Doan.
Euskararen egoera gaur hitzaldia emango du Iñaki Iurrebasok.
Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztua.
Pentekoste jaiak antolatzen dihardu Udalak eta herritar guztiei irekia izango den bilera deitu du.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.