Debagoieneko gaztetxoak dira protagonista Galdegazte saioan. Eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatuak, gazteek haiek elkarrizketatuta, Imanol Belokik kazetariak gidatuta.
Galdegazte: Garazi Abasolo
GALDEGAZTE

Garazi Abasolo nutrizionista eta mendi korrikalaria elkarrizketatu dute Galdegazten Aretxabaletako Kurtzebarri BHI ikastetxeko ikasleek. Platoan Lartaun Aiastui, Irati Betegi eta Beñat Zubizarreta aritu dira gonbidatuari galderak egiten, eta, saioa jarraitzen Oinatz Urkia, Uxue Fernandez eta Maialen de Miguel izan dira kontrol-gelan.