Iker Pinilla: "Gazteek, batez ere, ezinegon psikologikoarekin lotuta dauden kontsultak egiten dituzte"

Larraitz Zeberio Lekuona mai 16 Debagoiena

HEMEN DEBAGOIENA

Haurrei eta nerabeei arreta ematen den 116 111 Zeuk Esan telefono-zerbitzua indartu egin dute, eta maiatzetik eguneko urte guztietan eta 24 orduz artatzen dituzte deiak bertan. Iaz, 1.625 kontsulta artatu zituzten: ondoez psikologikoa eta berdinen arteko harremanak izan ohi dira gazteen kontsulta nagusienak. Helduendako aholkularitza ere ematen dute, ordea. Kasu honetan, familia-harremanen ingurukoak izan ohi dira kontsulta gehienak. Zerbitzuko teknikari Iker Pinilla izan da Hemen Debagoiena saioan.

Garbiñe Larrea: "Neurketek diote menopausiaren sintomarik ohikoena, gaur egun, insomnioa dela"

Larraitz Zeberio Lekuona mai 08 Aramaio

HEMEN DEBAGOIENA

Hormonak mezulari kimiko oso garrantzitsuak dira eta osasunaren alderdi askotan dute eragina. Emakumearen zikloak eta osasun hormonala izeneko tailerra egin du Garbiñe Larreak Aramaioko Lorabarri Astearen barruan. Hemen Debagoiena saioan ere izan da. Hormona oreka zaintzaren garrantziaz aritu da eta aipatu ditu, besteak beste, nutrizio-defizitak, emozioen oreka eta atsedena.

Elgetako kultura etxea, Elgeta
Aramaioko Kultura etxea, Aramaio
MUko enpresagintza fakultatea, Oñati