Claudia Martin Perea: lehenengo DAN-a begiz jota

Mireia Bikuña mai 13, 09:30 Oñati

HEMEN DEBAGOIENA

Claudia Martin Perea karateka oñatiarrak 16 urte ditu eta 13rekin lortu zuen gerriko beltza. Egun, kadete mailako Gipuzkoako txapelduna da, Kumite modalitatean. Gerriko beltzaren DAN-ak ditu erronka, etorkizunera begira.