Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/10 17:13:07.247 GMT+1

Olentzeroren oparia

Gure ikazkin parranderoak a zer nolako oparia ekarri didan! neo freerunner berri-berria.
neo freerunner
Eta zer da aparato hori? motzean esateko, openmokok diseinatutako mobil librea da. Bai telefono mobila da, berezi samarra, baina azken finean mobila.
Bere ezaugarriak honakoak dira: pantaila taktila dauka eta gpsa ere bai, horrez gain, wifi bidez konekta daiteke internetera, blutootha ere badauka eta kable bidez ere konekta daiteke ordenadore batera usb sarrera bat erabiliz. Baina hori guztia baino hobea den ezaugarritxo interesgarria dauka: linux sistema bat instalatzen zaio, eta horrela nahi dudan aplikazioak jar ditzaket bertan, alegia, ordenagailu txiki bat da.
Sistema eragile asko instala daitezke bertan, niri QtMoko instalatu zidan olentzerok, hau debianen oinarritutako banaketa bat da, beraz, debianeko hainbat aplikazio instala ditzaket.
Kostatu zait, baina dagoenekoz konfiguratu dut gpsa, wifia, eta kable bidezko konexioa eta hainbat aplikazio instalatu dizkiot internetetik zuzenean. Horien artean gps-arekin bizikleta buelta grabatzeko aukera ematen duen tangoGPS aplikazioa. Horrela, OpenStreeMaps mapetan agertzen ez diren bideak gehitu ahal izango ditut mapa librean.
gps bidezko nabigaziorako navit aplikazioa ere instalatu dut, baina oraindik ez dut erabili. Hori ere frogatzeko irrikitan nago.

Nork: makazaga.2010/01/10 17:13:07.247 GMT+1
Etiketak: openmoko ziztazale freerunner qtmoko osm linux gps | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/29 22:59:35.086 GMT+2

Lac de Leon: klasiko bihurtzeko bidean

Bai, bai. Lau aldiz joan naiz Landetako Leon herrira bizikletaz. Lehenengoan bakarrik joan nintzen, eta bidaiaren komentarioa blogean sartu nuen, baina beste hirurak lagun artean egin ditugu. Horiek ez ditut blogean sartu izan, baina bikely bidez hainbat ibilbide markatuta laga nituen, bata blogean sartutako ibilbideari dagokiona da. Hau Leongo Lakuaren ifar alderaino doa eta 91 kilometro ingurukoa da. Bestea, ihaz egindako bideari dagokiona da 131 kilometrotakoa. Azken horretan Angelu eta Baiona inguruko trafikotik ihes egin nahi izan genuen, horregatik da luzeagoa.

 Aurten ere trafkotik ihes egin nahi izan dugu, baina bidea hain luzea egin gabe. Irtenbidea Imamolek proposatu zuen, Senperetik barrena Baionara joatea! Eta egia esateko bidea zoragarria da; trafiko gutxi, aldapa ere neurrian, zuhaitzez jositako inguruak eta ibilbideari gehitzen zaizkion kilometroak ez dira gehiegi, guztira 103 kilometro. Ibilbide osoa mapan ikus daiteke:


Aurten bost izan gara, hurrengo urtean zenbat izango gara? apustuak egin.

Nork: makazaga.2009/09/29 22:59:35.086 GMT+2
Etiketak: hendaia ziztazale leon senpere bizikleta ibilbidea baiona | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/10 19:39:02.273 GMT+2

partehartzaileak

Horra Aiara bizikletaz igo ginenon argazkia... gutako hiruk protokoloari ez zioten kasu gehiegi egin eta argazki ofiziala baino lehen Andazarrate aldera ihes egin zuten, horregatik ageri dira kamino ondoan hiru perretxikoren moduan. Hurrengo urtean besteok bezain apain atera nahi badute protokoloa jarraitu besterik ez dute.
Bestalde, aurtengo edizioan ikusle asko izan dugunez, agian ikusleen argazkia jarri beharko nuke... Fotofinisha ere sartu beharko dut, baina horretarako, lehendabizi lortu egin behar!

aia09

Nork: makazaga.2009/09/10 19:39:02.273 GMT+2
Etiketak: zarautz bizikleta aia ziztazale aiakoigoera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/31 16:12:06.814 GMT+2

Aiako errege? Gora errepublika!

Beti podiumean egon izan da, baina inoiz ez zuen irabazi. Atzo arte. Azkarrena Imamol izan baitzen atzoko Aiako igoeran.

Urtez urteko denboren taula honakoa da:

izena
2009 2008
2007
2006
2005
2004
Imamol
26:56
-----
27:20
25:20 29:14 25:28
Juan Martin
26:56 -----
26:54 25:32 27:44 29:40
Alberto
26:56
26:58 -----
-----
-----
-----
Thony 28:21 27:05 29:10 25:28 26:36 25:28
Mikel 30:33 29:42 35:56 32:22 33:45 31:28
Xabier 30:45 ----- 37:47 ----- 33:45 28:15
joseba 31:39 42:17 35:02 39:08 32:25 30:33
Xavi 34:34 ----- ----- ----- ----- -----
Leire 39:02 42:17 ----- ----- ----- -----
Iñaki 39:02 27:40 44:00 40:56 39:11 39:50
Koko 39:14 ----- ----- ----- ----- 46:40
Mari 40:07 42:17 43:07 39:08 35:52 39:50
Boero 42:52 50:00 ----- 39:08 55:?? -----
Ines 42:52 36:43 41:47 38:56 ----- -----
Xalegi ----- 31:52 44:00 ----- 55:?? -----
Xubi ----- 40:00 39:44 47:23 39:11 38:45
Idoia ----- 40:44 44:00 40:56 ----- 39:50
Nerea ----- 50:00 ----- 47:23 ----- -----
Pipi ----- ----- 27:57 23:47 ----- -----
Maritxu ----- ----- 38:18 38:49 39:11 42:35
Xabin ----- ----- 41:42 43:49 55:?? 50:23
Aran ----- ----- 1:09:47 53:18 ----- 50:36
Ainhoa ----- ----- 1:09:50 53:18 ----- -----
Ibon ----- ----- ----- 44:22 55:?? 38:45
Itziar ----- ----- ----- ----- ----- 43:13

Nork: ziztazale.2009/08/31 16:12:06.814 GMT+2
Etiketak: zarautz bizikleta aia ziztazale aiakoigoera | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

2009/08/25 19:58:32.482 GMT+2

Badator Aiako igoeraren eguna!

Badatorrela!

Aurten Juan Martin, Alberto eta Imamol izango ditugu podiumean, betiere Gringo eta SuperThonyren baimena medio.
Nesken artean berrikuntza bat: guztiek podiuma ziurra daukate! Izan ere Ines, Leire eta Mari besterik ez omen dira azalduko ziklista jantziekin. Nahiago dut ezer gehiago ez esan.

Eta amaitzeko 2008ko Aiako igoerari dagozkion denborak eta argazkia (aurreko urteko denborak ez bainituen jarri):
aia_2008
Argazkiko bizikleta irabazlearena da, jakina.
Irabazle Alberto......26:58
2.- Antonio ..........27:05
3.- Iñaki Maka........27:40
4.- Gringo ...........29:42
5.- Xalegi ...........31:52
6.- Ines .............36:43
7.- Xubi .............40:00
8.- Idoia ........... 40:44
9.- Leire ............42:17
10.- Mari ............ 42:17
11.- Joxeba ...........42:17
12.- Nerea ........... 50:00
13.- Boero ........... 50:00

Aurtengo denborekin taulatxo politen bat jartzen saiatuko naiz.


Nork: makazaga.2009/08/25 19:58:32.482 GMT+2
Etiketak: zarautz bizikleta aia ziztazale aiakoigoera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/08/19 23:21:03.146 GMT+2

Zarauztik Allora

Zarauztik Allora joan behar dugu, eta horretarako ibilbideen artean honakoak izan daitezke aukerak:

Lehenengoa:

Eta ibilbidearen profila hauxe da:
zarautz-mandubia-allo
bigarrena:

Bere profila honakoa da:
zarautz-andazarrate-allo


Bien arteko konparazioa:

Mandubiatik barrena doana laburragoa da (126 km batak eta 131 km besteak), gainera, Tolosatik Alegirako eta Ordiziatik Beasainerako ibilbide makurrak ekiditen ditu eta, ondorioz, galtzeko arrisku gutxiago. kontrako aldean, ordea, aldapa aipatu behar da, Meaga eta Mandubia gogorragoak baitira Andazarrate baino.
Bestalde, blogean inoiz aipatu ez dudan arren, Andazarretik barrena doana bi aldiz egina dut dagoenekoz, beraz, oraingoan Mandubia igo beharko dugu...

Nork: makazaga.2009/08/19 23:21:03.146 GMT+2
Etiketak: zarautz allo bizikleta ibilbidea ziztazale | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/06/16 21:01:33.559 GMT+2

Granada erreka eta Iturriotz arteko koxka

Aurreko sarrera batean Pagoeta mendiaren inguruan egindako ibilbidea komentatu nuen, eta ibilbide horretan koxka berezi bat aipatu nuen: Granada Errekako jatetxetik Iturriotzeko bentara doan aldapa. Benetan gogorra da aldapa, honako profilean ikus daitekeen bezala. granada errekatik iturriotzerako profila

Irudian ikus daitekeen bezala, hasiera latza dauka, lehenengo 120 metroek %17ko malda daukate, eta %6.6ko atsedenalditxoaren ondoren, %18ko 334 metro egin behar dira. Bertan zeuden betizuek ere begirada arraroa eskaini zidaten, eta txahal edo idizko batek adarrak ere erakutsi zizkidan mesfidati. Zati gogor horren ondoren, batere atsedenik gabe, beste 600 metro gogor daude, baina ez aurrekoa bezain gogorra: %13.8ko malda besterik ez baitauka zati horrek. Jarraian baserri bat ageri da bidearen ezkerretan, eta zati hori lasaiagoa da, 350 metrotan %7.6ko malda baitago; hor arnasa hartzen saiatzea komeni da, izan ere, ondoren beste zati gogorra baitago: 750 metro %14.4ko maldarekin! Pare horretan gurutzatu nuen oinezko bat, eta gora kilometro inguru geratzen zitzaidala esan zidan. Uste dut bizitzan egin dudan kilometro luzeena dela. Baserria atzean laga, zelaian gora egin eta halako batean ezkerrera 130 gradu inguruko bira ematen du bideak. Direkzio aldaketa honi esker Imamol zein urruti zetorren ikusi ahal izan nuen. Nire baitan nik falta nuena baino gehiago falta zuela pentsatu nuen, baina era berean, ni baino errazago joango zela bere plato ñimiñoari esker...
Zati gogor horren ondoren hainbat baserri dauden gunera iritsi nintzen, han beheranzko zatitxoa ere badago, eta eskerrak! Hala ere zati horretan %11ko malda dago. Egindakoaren aldean ezer ez. Ondoren basoan sartzen da bidea, eta 200 metro lasai (%7.8ko malda) daude etenik gabeko aldaparen amaieraraino.  Han goian bospasei asto zeuden... eta ni!
Bideak behera egiten du leku horretan, beraz helburua lortu nuen. Ur pixkat eran, zakurren moduan terrenoa markatu pixa parrasta eder batekin eta, Andazarratetik Iturriotzera doan bidea non egon zitekeen begiratzen egon ondoren, atzera jo nuen Imamolengana. Ez nuen asko jaitsi behar izan berarekin topo egiteko. Gaina bertan zegoela esan eta biok elkarrekin egin genituen bukaerako gora beherak, baso berde-berdean jira eta bira egiten duen bidean. Bide guztiko zati polittena dudarik gabe. Hala ere goranzko zati gogorrik ere badago; batez ere azken aldapa. Esprinterako egokia, baina jakin egin behar azken aldapa dela... Alegia, Imamolek traizioz irabazi zidala!

Nork: makazaga.2009/06/16 21:01:33.559 GMT+2
Etiketak: granadaerreka bizikleta profila ziztazale iturriotz | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/15 00:01:02.295 GMT+2

Matxinbentara urtero bezala?

Ez horixe! Aurtengo Xoxote eguna berezia izan da. 40 urtetik gora edukitzeak bizkar hezurretan eragina eduki du eta ohiko bi ziklista ezin joan geratu dira... Beste batek lana eta laugarrenak gogorik ez (?) Alegia Imamol eta biok ginen joatekoak, baina azkenean Mikel ere animatu egin zen, ez bazkaltzeko, baina bai bizikletaz gure bidea egiteko, Santa Agedako gaineraino behintzat bai, eta gero handik Elduaien aldera joango zela. Beste bazkari batera. Panorama horrekin alabari proposatu nion ea gurekin joan nahi ote zuen urteroko ibilbidea egitera. Eta baietz erantzun zuen!
 13 urteko alaba gurekin etorriko zen, berrogei ta pikoko lagunei beldurra ematen dien profila  egitera... Eta bai egin ere.

Mundiala izan zen Leire aldapatzar horietan gora lasai lasai igotzen ikustea. Jarduna bukatutakoan guztiek zoriondu zuten egindakoagatik, baina batez ere bertatik bertara ikusi genuenok: Mikelek, Imamolek eta hirurok.

Nork: makazaga.2009/06/15 00:01:02.295 GMT+2
Etiketak: leire ziztazale matxinbenta profila bizikleta ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/09 20:16:57.066 GMT+2

Granada Errekatik Iturriotzera. Behin nahikoa!

Pagoeta eguna zenez Pagoetaren inguruan mugitu behar. Eta horixe egin genuen, Pagoeta inguratu.

Bagenekien egundoko aldapatzarra zegoela, baina Imamol ez da kokiltzen denetakoa eta nik aspalditik neukan ibilbide hori egiteko gogoa. Profila hauxe da:
granada errekarako profila
Erdibideko zuloa da gainditu beharreko koxka... Etumetatik granada errekarako jaitsiera beldurgarria da, karreterako bizikletarekin ez nintzen ausartu bizikleta gainean egiten. Zati bat oinez egin nuen, ez bainintzen bizikletaren frenoetaz (galgaz) gehiegi fidatzen. Bidea hormigoizkoa da eta ez dago egoera oso onean, hala ere Imamolek ederki egin zuen beherako bide osoa bere BTT zaharrean.
Jaitsieraren ondoren ura eran eta barratxo bat jan eta goranzkoari heldu genion. A zer aldapa!! Nire bizikletaren hirugarren platoa eta pinoi handia horrelako bideetarako prestatuta zeudela uste nuen, baina bai zera, burugogorkeriaz igo nuen aldapa. Beste burugogorrak nire atzetik egin zuen igoera, izan ere bere bizikleta bai, hori aldapak igotzeko prestatuta dago. Ez ordea abiadura neurtzen dion ordularia: 0 markatzen omen zion, nahiz eta jo eta ke eragin pedalei (4 km/h abiaduraren azpitik 0 markatzen du). Hiru kilometro inguruko igoera da, eta batezbesteko malda 14% ingurukoa dela uste dut. Hauetako batean gipuzkoa.net-eko baliabideekin aztertuko dut eta jarriko dut blogean...

Nork: makazaga.2009/06/09 20:16:57.066 GMT+2
Etiketak: granadaerreka profila iturriotz ziztazale aizarna bizikleta aia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

2009/05/26 23:00:29.660 GMT+2

Aiako pareta

Oriotik Aiara, Santio eta andatzako auzoetatik barrena doan bidearen bukaeran, Aiatik kilometro eta gutxira, ezkerraldera baserri bide bat bada, eta Euskal Herriko Birako ziklistek bide hori igo behar izan zuten 2008.ean. Telebistaz irudi ikusgarriak bota zituzten, eta geuk ere frogatu behar genuela erabaki genuen garai hartan. Bai eta frogatu ere! Bost ginen bizikleta bueltan, baina hiru bakarrik sartu ginen aldapan, Imamol, Thony eta hirurok. Hasiera ez da zaila, baina aldapak ez du etenik. Gero eta gogorrago eta malkarragoa da, eta okerrena bukaera dauka, azken 60 metroak ikaragarriak dira.
Sasoi onena Imamolek zeukan eta aurretik zihoan, baina hanka lurrean jarri zuen azken metroetan. Thoni eta biok hori ikustean psikologikoki lur jota geratu ginen, eta pixkat saiatu arren, Imamolek etsi zuen puntua baino lehen etsi egin genuen. Aldapak 1300 metro inguru edukiko ditu eta 190 metro igotzen ditu, alegia batezbesteko malda 14.6%. Baina hasiera lasaiagoa dela kontuan hartuz, bukaerakoa zein den ez jakitea hobe...
Profila honakoa da:
aiako-pareta
Horrelako aldapa ez dago gure etxetik urrun, kokapena mapan ikus daiteke:

Nork: makazaga.2009/05/26 23:00:29.660 GMT+2
Etiketak: profila aia ziztazale ibilbidea euskalherrikoitzulia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak