Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/08/31 16:12:06.814 GMT+2

Aiako errege? Gora errepublika!

Beti podiumean egon izan da, baina inoiz ez zuen irabazi. Atzo arte. Azkarrena Imamol izan baitzen atzoko Aiako igoeran.

Urtez urteko denboren taula honakoa da:

izena
2009 2008
2007
2006
2005
2004
Imamol
26:56
-----
27:20
25:20 29:14 25:28
Juan Martin
26:56 -----
26:54 25:32 27:44 29:40
Alberto
26:56
26:58 -----
-----
-----
-----
Thony 28:21 27:05 29:10 25:28 26:36 25:28
Mikel 30:33 29:42 35:56 32:22 33:45 31:28
Xabier 30:45 ----- 37:47 ----- 33:45 28:15
joseba 31:39 42:17 35:02 39:08 32:25 30:33
Xavi 34:34 ----- ----- ----- ----- -----
Leire 39:02 42:17 ----- ----- ----- -----
Iñaki 39:02 27:40 44:00 40:56 39:11 39:50
Koko 39:14 ----- ----- ----- ----- 46:40
Mari 40:07 42:17 43:07 39:08 35:52 39:50
Boero 42:52 50:00 ----- 39:08 55:?? -----
Ines 42:52 36:43 41:47 38:56 ----- -----
Xalegi ----- 31:52 44:00 ----- 55:?? -----
Xubi ----- 40:00 39:44 47:23 39:11 38:45
Idoia ----- 40:44 44:00 40:56 ----- 39:50
Nerea ----- 50:00 ----- 47:23 ----- -----
Pipi ----- ----- 27:57 23:47 ----- -----
Maritxu ----- ----- 38:18 38:49 39:11 42:35
Xabin ----- ----- 41:42 43:49 55:?? 50:23
Aran ----- ----- 1:09:47 53:18 ----- 50:36
Ainhoa ----- ----- 1:09:50 53:18 ----- -----
Ibon ----- ----- ----- 44:22 55:?? 38:45
Itziar ----- ----- ----- ----- ----- 43:13

Nork: ziztazale.2009/08/31 16:12:06.814 GMT+2
Etiketak: zarautz bizikleta aia ziztazale aiakoigoera | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo:
Joan den igandean Zarautzen nenbilela aprobetxatuta, eta hondartzan zegoen jendetzatik ihes egin nahian, buelta bat eman nuen Pagoeta inguruan, autoan beti eramaten dudan bizikletarekin. Eta zoro batzuk ikusi nituen aurrera eta atzera, zintzo ari ginen zikloturisten artean traba eginez. Hor parte hartu zuten batzuek ezagutzen ditudanez, halako batean kargu hartu nion bati, eta esan zidan goian esplikatuko zidala dena, arnasestuka ari zela ia, ezin zuela gehiago baina aurrera segitu behar zuela.
Nik ere segitu nion, eta han ikusitakoa kontatzea erabaki dut orain, egiaren izenean, denek ezagutu behar duzuelalakoan han gertatu zena. Horra:

"Aiako igoera egiten dute urtero Zarauzko koadrila honetako zoroek, eta aurten Imanol Muruak irabazi du, aurten lehen aldiz, lau aldiz bigarren izan eta gero. Bigarrena Juan Martin Elexpuru izan zela erabaki zuten epaileek, nahiz eta hirugarrena, Albertini Cipollini, erreklamazio bat aurkeztekotan egon zen, marra zapaldu baino pixka bat lehenago lehena zihoalako, eta ez zuelako uste Elexpuru delakoak horren tarte txikian aurre hartu zionik, dena esprinta izan baitzen, esprint zoroa bezain azkarra, Imanol atzera begira, izututa besteak hurreratzen zitzaizkiolako eta Albertini handia, iazko koroa defenditu nahian, eraso epikoa jo eta gero, ba gerria estutua, begiak helmugatik pixka bat harago, bizikleta astunagoa eta ezegokiagoa zuela jakin arren temati beti bezala, adoretsu, hegazti bat bezain dotore gurpil gainean dantzan, ba hori, bi kontrarioren artean tokia bilatu nahian, zerua urdin, itsasoa zakar, hor aurrean Aia, han behean Zarautz. Lehenago, esan bezala, Albertiniren eraso sekulakoa izan zen. Orioko gaineraino, Thonyk eraman zuen ardura, ziztuan atera baitzen autopista ondoko errotondatik, muzin eginez Imanol Kalkulaitorrek esandakoari, alegia mantso hasteko, ez zuela beste urteetako sasoia, eta bere kalterako izango zela. Kalkulaitorrek karrera taktikoa nahi zuen noski, esprintera iritsi, baina Thony, eta Albertini, dena emanda atera ziren, eta Elexpuru delako horrengatik ez balitz, Orioko gain horretatik biak bakarrik pasako ziren. Baina laurak ari ziren elkarrekin Orioko gainetik, Mikel Ekimov Elortza atzerago, hasiera zoroari erantzun ezinean eta bere buruari maldizioka uda osoko prestaketa zorrotzak huts egin ziola konturatuta. Palazio aurreko maldetan zegoen koska, nola ez. Ordura arte, tentsioa labanarekin mozt zitekeen, esaten den bezala, eta Thonyk ezin izan zuen gehiago eutsi, eta lehen aldapa pikoa begibistan zuela, berriro tente jarri eta erasoa jo zuen. Atzetik atera zen, beti bezala ausart, eskuzabal, Albertini, eta Thony hartu ez ezik, ziztuan gainditu zuen, eta aurrean zituen gainontzeko txirrindularri afizionatu guztiak gainditu zituen dotorezi bereziaz. Agur, agur. Metro batzuk hartu zituen, eta oraindik gogorrenaren erdian zegoela, izan zuen oraindik indarra atzera begiratu eta ikusteko Elexpuru delako filologo hori, Veleiako teoria zentzubakoen defendatzaile sutsua, nola tiraka ari zen Kalkulaitorretik, bestea atzean xorro-xorro. Eta Albertinik ez zuen inola ere zuhurra izan nahi, eta dena emanda jarraitu zuen. Baina Elexpururuen erreserbak agortezinak nonbait, eta azkenean Albertini handiaren atzeko gurpilaraino eraman zuen Imanol delako txuparruedas hori. Hortik aurrera, ez zegoen aldapa gogorrik. Elexpuru bi aldiz alde egiten saiatu zen, jakinik esprintean ez zuela zer eginik, eta ordurako ederki konturatuta Imanol Kalkulaitorren karrera egiten ari zela. Thony, bitartean, begi bistatik galduta, bere hilobiaren zuloa berak eginda, gero onartuko zuenez. Esprinta baino kilometro bat lehenago Imanol aurrean jarri zen lasterketa osoan lehen aldiz, eta piñoi bat jaitsi zuen, klak. Gero beste bat, klak. Gero plato handia,klok. Albertini desabantaila argian zegoen, ez baitzekien zehatz-mehatz non zegoen helmuga, Aiako basoak itxiak baitira, errepide estua, eta antolatzaileek, Imanol Kalkulaitorren talde berekoak dudarik gabe, ez zutelako behar bezala seinalizatu marra non zegoen. Horregatik, hark esprinta jo zuenerako ezin izan zion aurre hartu. Eta erreklamazioa aurkeztekotan egon zen, ez irabazlearengatik, Albertinik talde txikitan onartu zuelako pozten zela Imanolengatik, bazela garaia, ezpada Elexpuru delako horrekin lehia berezia zuelako Veleiakoa zela eta. Azkenean, denek erabaki zuten Imanol hori, txuparruedas ikaragarria izanda ere, ondo merezita zuela behingoz irabaztea; Albertiniren erasoa epikoa eta dotorea izan zela; eta Veleiakoak oraindik froga gehiago eskatzen zituela. Eta bazkari ederrarekin ospatu zuten. Izan ziren beste lasterketa batzuk, tartean zegoen Fines handia, baina bizikleta zaharrerkin egin behar, eta beste batean kontatu beharko, iritzi gehiago entzun beharko nituzke eta".

Ikusle soil batek

Nork: Ikusle soil bat.2009/09/02 09:17:23.168 GMT+2



Aizak ikusle:

Bat natorrek esaten duan ia denarekin, nik ikusi nuen tartean bederen. Ni ere goiz horretan bizikletan nenbilen Aiara igotzen eta topatu nuen zoro koadrila. Amaiera ez nuen ikusi, eta ezin ezer esan Albertini handiaren erreklamazioaz, baina Kalkuleitorren koadrilakoak ezagututa, sinesten diat meta ez ondo zehazte hori eta horrelakoak egingo zituztela. Elexpuruz (orain ere frogak eskatzen ibiliko duk), gainera, ez duk puntu ene ustez argigarri bat kontuan hartu: txikitan Imanol Kalkuleitor, Joseba, metan denborak hartzen zegoen Mikel F. eta hauen maixu izan huen ikastolan Elexpuru, 3. mailan, eta haiek urte zoragarritzat jotzen ditek, eta seguru Albertinirekiko lehian Elexprururen alde egin dutela (ez zitean deus ere ikasi urte horretan, nik uste Veleiako latinezko irakasleenak baino klase txapuzeroagoak izan zirela. Thony, Xabier, Mikel Ekimov Elortza eta hauek beste gela batean hituen, kontatu didatenez, eta 4. mailan Elexpururen pupiloekin elkartu zirenean frenatu egin behar izan zitean, "adaptacion curricular" kolpezko batean, zokete tropela fuera de control estudiantiol ez uzteko). Ba hori, sinesten diat esprinean zilarra lapurutu zitoela Albertiniri, baino ez nuen ikusi. Ez nator bat ordea Ekimo Elortzari buruz dioanarekin. Zati handia egin nian harekin Aiako bidean, eta kontu kontari joan gintuan, Lakumeagako letxuga baino freskoago baitzihoan, erritmo lasaian, txistu jotzen. Preparazioa egundokoa, podiuma dipsutatzeko hortxe-hortxekoa, baina ostegunean konturatu omen zuan Thonyren xede bakarrenetakoa Ekimov Elortzak ez irabaztea zela, eta horregatik bere taktika suizida, eta pentsatu zian Thony gaixoa depresioa batean uztea ez zuela merezi. Irabaztea zail zuela eta beraz... Eta erritmo pausatuan, Thony begien aurrean ez zuela ikusten ziurtatuz, lasai antxean igo huen, nirekin joan zen tramoan, Ekimov. Gainera, promesa egin zuela duela lau urte bost urtean irabaziko zuela karrera, eta bat geratzen zaiola oraindik. gainera imajinatu tiraka hasi eta esprinean Imanoli irabazten diola, hura bigarren utziz. Karrera irabaziko likek baiuna lagunak galdu. Ezetz, Imanol eta Thony lasaiago daudela, hurrengoa izango dela bere urtea. Ea Xabier eta Joseba ere ez diren datorren urterako egoskortzen!

Nork: Beste ikusle bat.2009/09/02 14:21:48.008 GMT+2

Kortajarena agentearen txostena

Gaia: VEL-XHPTU; JME1 susmagarriaren jarraipena

Informe nº 12

Eguna: 2009-VIII-30

 

Epaile jauna:

Jarraitxen zure ordenak I-V kasoa jarraitxen ari dut eta JME1en mobillean telefonazo sospetxosoa interceptatu nintzen. Individuo bat deitzen da IM esan zion: “ere AB korrituko du, eta Aiako Igoeran erabakiko da I-V tema. Irabazten duenak arrazoi”.

Ikusten hau, dispositibo prestatu nintzen eta vestido de cicloturista jarraipen exaustibo egin nintzen. Ez nintzen ulertu ondo karrera zeren irtetxen cada uno cuando se le ponía baino azkenean irtetxen batera JME1 eta AB eta IM eta beste bi individuo sin identificar.

Aseguratu ahal ninteke que no hubo tongo zeren eta badirudi que bizitza jolasten ziren. Kostatu zidan  asko jarraitxea aldapa pronunziatuetan eta batxutan nere bizitza peligro korritu zen ere zeren eta kasi arroillatu zidaten porque iban ciegos, hablando claro.

Ikusi nintzen helmuga matojo batzuen atzetik. IM irabazi zen al sprin txarra estilokin, guzti denbora txupando rueda etorrita.  AB eta JME1 esprin ez nintzen ikusi ondo baino epaitegiak decidieron que irabazi zen JME!. Ni ez fiatxen eta me apuesto que egon zen tranpa. Enfin.

Ni preferituko nintzen si AB irabazi, zeren eta orduan caso resuelto, porke nago pixkat aspertuta kaso honekin.

Ni enteratu nintzen Aiako pistinan egon bazkaria txirrindularien, eta maiha reserbatu ondoko maihan. Ere jarri nuen un microfono en una panera jarraitxeko las conversaciones eta beste bat en un corcho.  Grabazioketak de tres horas entzun naiz gaur baino ez dut atera nada en limpio. Ia dena beteta IM kontatxen bere victoria, eta gero ingles oso cerrao egiten den beste individuo bat que no le entiendo ezerrez.

Baina badago gauz bat que niri asko keskatxen dit: JME1 da el sospechoso principal de las falsificaciones porke falta de ortografia asko en las ostras vascas eta gehiago en las latinas. Gu uste orain arte AB zan de fiar, baiño grabazioketan esaera hau esaten da AB: “froga fisiko gehiago egin behar dira”, osea, el mismo argumento de los sospechosos. Eta ni susmatxen que ere AB dago en el complot, eta horregatik nik solicitatxen que interbenitzeko bere telefonoa.

Ordena berriak esperatxen.

Kortajarena agentea

 

Hoarra: aber si me mandais hotro microfono que el del cortxo quedo inserbible.

Nork: Kortajarena agentea.2009/09/04 19:25:37.520 GMT+2

Kortajarena: Garbi esango diat, ulertzeko. Susa ere 'baratxurian' zegok.

Nork: Entzule batek.2009/09/05 20:15:21.098 GMT+2

Susa? Sargento Susaeta baratxurian?
Ni flipatxen en colores.

Nork: Kortajarena agentea.2009/09/06 08:27:40.461 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak