Zarauztik Asteasurako joan etorria



Maiatzeren lehenengo igandean seikote ederra bildu ginen bizikleta bueltaxka emateko. Nik denbora gehiegi ez neukala esan eta Asteasura joan etorria egitea erabaki genuen. Zudugaraira iritsitakoan Gipuzkoako zikloturista bira gure bide beretik pasatzen zela ohartu ginen, beraz, nahiko kide izan genituen ibilbidean zehar.

Andazarratera hiru taldetan iritsi ginen (Aiara ere bai, eta han berriz bildu arren ez genuen gehiegi iraun elkarrekin). Ez dakit batzuek azkarregi ala besteak mantsoegi joan ote ziren… Ni beti tartean: aurrekoekin gustora joango nintzatekeela pentsatuz, ahal izan ezkero, jakina!.

Andazarraten zarautza itzultzekotan egon ginen Xubi eta biok, baina Liren esanetan nahikoa denbora ba omen genuekan, eta Asteasuraino jaoatea erabaki genuen, baina atsedenaldiak bukatu zirela argi laga genuen (ustez…).

Asteasura Li eta biok aurretik iritsi ginen, eta karrefurrean buelta eman bezain pronto gorantz egin genuen etorritako bide beretik. Gure pelotoikideei, paretik pasatzean,  zuzenean buelta emateko esan genien, baina SuperSoni ez zen konturatu eta Billabonarantz joan zen. Seikotea boskote bihurtu zitzaigun.

Goranzkoan Imamol eta Li besteok baino azkarrago joan ziren, sei kilometroko aldapa ederra da Asteasutik Andazarraterakoa eta pisu gehiegitxo daukagunok ezin dugu beste batzuen moduan igo. Beti bezala, goian elkartu ginen baina berehala, boskotea laukote bihurtu zitzaigun, Xalegik ez baitzeukan pedalak ikutzeko gogorik (jeistea ez omen zaio gustatzen. Aikejoderse!).

Orduantxe hasi ziren tropeltxoko oilarrak kantuan. Imamolek Aia ondorengo aldapatxoan eta Zudugarain atakeak egingo zituela iragarri zuen, eta baita esana bete ere! (Aian behintzat) Alferrik ordea, Li-ri irabazteko modurik ez baitago gaur egun. Gainera, Imamoli Zudugarain atakea botatzeko aukerarik ere ez ematea erabaki zuen Li-k, eta Laurkaingo palazioko parean, beheranzko aldapa gogortzen den horretan, eta bidea gehixeago bihurritzen den pare horretan, Liandok berak egundoko atakea jo zuen. Hori gozamena: bere kurpilean jarri eta segi aldapa behera. Imamolek eta Xubik ez zioten gurpilari heldu eta ondorioz, Zudugaraira gu baino beranduxeago iritsi ziren, atakea botatzeko aukerarik gabe…

Handik Zarautza laurok batera joan ginen, eta  freskagarririk hartu gabe zuzenean etxera joan ginen Xubi eta biok. Ni plakiak jotzeko zorian iritsi nintzen, baina iritsi nintzen. Ezin berdina esan Li-taz: ez zen iritsi ere egin. Bere etxepean kotxe batek atea ireki eta egundokoa hartu baitzuen: hospitalean bukatu zuen saihetsetan eta besoan egundoko zartakoarekin. Pena da horrelako egun dotorea era horretan bukatu izana, baina gaztea da eta gaindituko du. Eta depaso, ea sasoi pixkat galtzen duen, iraingarria baita berarekin joatea 😉

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude