Nola aldatu dena?

Lanbidek ertzainak bidali ditu RGI jasotzaileen etxeak miatzera, EHUk espedientea ireki nahi die 34 ikasleri greba egitearren, propaganda politikoa egitearren ehunka isundu indar polizialen partetik... 

Badatoz hauteskundeak, etorri da kanpaina, eta esango digute ezkerreko alderdiek instituzio publiko hauek beraiek kudeatuta ez direla horrelakoak izango, ez dela autoritarismorik izango, pobrea ez dela kriminalizatuko. "Bozkatu ni, nik dena alda dezaket". Berriz ere instituzioetan boterera iritsi, eta bertatik aldaketarako aukera errealik ez dagoela (ber)deskubritzeko. Ez dakit inozotzat gaituzten ala beraiek diren inozoak.

Dena alda daiteke, baina ez da horretarako errezeta magikorik, bide luzea dugu dena errotik aldatu nahi dugunok, eta umiltasunetik bide horretan bere aletxoa jartzeko asmoz aurkeztu dugu Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatua, sozialismoaren bidean denontzako kalitatezko bizi-baldintzen alde borrokatzeko. Etxejabeen inpunitatea amaitzeko, batu sindikatura!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak