Ez nekien hain sortzaile edo kreatiboa nintzela hamabost kiloko kalabaza nola kozinatu pentsatzen hasi nintzen arte.

Momentu hartan jakin nuen zer den irudimentsua izatea. Hala ere, ez dakit irudimena dei dakiokeen Internetera sartu eta bertan errezetak bilatzeari.

Si la vida te da limones hazte una limonada dio esaldi motibatzaile horietako batek. Norbaitek kalabazak ematen badizkizu, ordea, egin dezakezun plateren zerrenda amaigabea da. Egin ditut bizkotxoak, pureak, risottoak eta pizzarako baseak; labean, egosita eta zartaginean; osorik eta zatituta. Ez dut ikasi gurdi bilakatzen oraindik, baina bizepsa entrenatu dut Satanas zirkularra zatitzen. Hatz laranjak ditudala ikusten baduzu, ez larritu, ez dut gaixotasunik: kalabaza da.

Egunero nire irudimena desafiatzen duen barazki amorfoak bi lezio irakatsi dizkit: alde batetik, imajinazioa edozein izkinatan sortu daitekeela; eta, bestetik, nik ez dudala hainbeste behar bizitzeko: ondokoari oparitzean datza soluzio sinple eta eraginkorrena. Kalabazak, gauza guztiekin gertatzen den bezala, bere neurrian eta elkarbanatuta, hobeto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak