'El mal no existe' pelikula: puzzlearen pieza

El mal no existe filmak kontatzen duen istorioan zerikusi handia du gizakiok naturarekin izaten ditugun harreman desberdinen azalpenak.

Istorioa Japonian kokatzen da, baso baten inguruan bizi den komunitate batean. Kideek natura
errespetatzen dute eta naturatik lortzen dituzte bizitzeko behar dituzten osagaiak. Ikusten dugu, xehetasun osoz, pertsonaiak zuhaitz batzuk mozten, hortik egurra lortzeko; errekastoko ura hartzen; eta lurrean topatzen dituzten wasabiko hostoak sukaldean erabiltzen. Naturarekin harmonian bizi
dira. Baina, egun batean, enpresa bat heltzen da inguruan camping negozio bat ipintzeko. Etekin
ekonomikoaren bila doaz eta ez dute kontu handirik jartzen, ez naturan ezta inguruan bizi den jendearen ongizatean. Eta erdian enpresak bidalitako negoziatzaileak daude. Horiek poliki-poliki hurbiltzen joango dira bertakoen pentsamoldera.

Zuzendariak Drive my car filma egin zuen aurretik. Honetan ere garrantzi handia dute autoen barruan izaten diren elkarrizketak. Denbora hartzen du pertsonaien eguneroko bizitza eta naturarekin duten jarrera eta pertsonaien artean izaten diren harremanak azaltzeko. Film misteriotsua da. Ematen du gertatzen den guztiaz jabetzen ari garela, baina, bukaera ikusterakoan,
bidean puzzlearen piezaren bat galdu dugun sentsazioa geratzen zaigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak