Arrasate Judo Elkarteak emaitzak onak lortu ditu Euskadiko txapelketan

Arrasateko infantilak apirilaren 14an Euskadiko Infantil txapelketan parte hartu zuten, Gipuzkoako selekzioan presentzia ziurtatu ondoren, Gipuzkoako txapelketako hiru fase zoragarri egin ondoren. Arrasatetik, Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten neska guztiak lortu zuten Euskadiko txartela.

Hau honela izanik, txapelketa gogor baten ondorengo emaitzak lortu zituzten:

  • Irati Jimenez -48kg kategorian bigarren postua
  • Eider Varona -48kg kategorian hirugarren postua
  • Izar Arrotxa -57kg kategorian bigarren postua
  • Irantzu Souto -63kg kategorian bosgarren postua

Alebin kategorian aurretik bi fase puntuagarri borrokatu ondoren, pisu bakoitzeko lau onenak fase finalera klasifikatu ziren eta beste denak Gipuzkoako kopara.

Sailkapen fase hauetan 400 judokak parte hartu zuten, azken urtetako parte-hartze handiena.

Urnietan jokatu ziren Gipuzkoako kopa , baita fase finala ere joan zen larunbatean.Arrasatekoen artean Kopan Ohian Castillok parte hartu zuen -34kg ko kaetgorian, oso txapelketa ona eginez. Ohianek 3 borrokaldi Ipponez irabazi zituen bere taldeko lehen postua lortuta.

Alebinetako fase finalera gogo handiarekin heldu ziren Arrasateko kideak, sailkapen fase oso on bat gauzatu ondoren, ia denak klasifikatu baitziren.

Larunbateko arratsaldean ez zuten beraien egunik onena eduki borrokalari gazteak baina emaitza oso onak lortu zituzten.

  • ANER HORRILLO -28Kg kategorian hirugarren postua.
  • AIMAR BERAZA  -34Kg kategorian hirugarren postua.
  • IKER ARANEGI -38kg A kategorian Txapelduna
  • HODEI RAMOS -38kg B kategorian Txapelduna
  • IBAI MARZANA -47kg kategorian Txapelduna
  • NORA DAVILA -28Kg kategorian Txapelduna
  • JARE ARROTXA -32Kg kategorian hirugarren postua.
  • MAIALEN BERGARA -40Kg kategorian hirugarren postua.
  • ANE ARANEGI -44Kg kategorian hirugarren postua.
  • NAHIA DOMINGOS -48kg kategoria Txapeldunorde.

Alebin kategorian ez daukate aukerarik Euskadiko txapelketan parte hartzeko Gipuzkoako foro aldundiko legeengatik.

Hurrengoko hitzordua Benjaminek Gipuzkoako txapelketa edukiko dute Usurbilen ekainaren 1ean.

Denboraldia bukatzeko erronka batzuk geratzen zaizkie Arrasateko taldekideei, batez ere Euskal herriko eta Frantziako 22 taldek parte hartzen duten zirkuitu batean lehenak baitoaz azken bi txapelketa faltan. Ekainaren 2an Irunen eta ekainaren 15ean Urruñan.

Zorionak guztiori eta gogor jarraitu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak