Moises Azpiazu taldeko egungo dantzariak eta dantzari ohiak izango dira oholtzara igoko direnak. Hamahiru dantzari izango dira koreografia gehienak dantzatuko dituztena. Egungo dantzariak horiek. Amaieran, dantzari izandako zazpik, arin-arina eta fandangoa dantzatuko dute.
2015ean hasi zen Korrontzi taldeak Korrontzi dantzan ikuskizunarekin. Beraien kantuen koreografiak hainbatek erabiltzen zituztela kontuan hartuta, herri ezberdinetako dantza taldeekin elkarlanean hasi ziren. Dagoeneko 70 dantza talde baino gehiago dira Korrontzi dantzan ikuskizunaren parte.
Bi aldeek, Korrontzik eta Moises Azpiazu dantza taldeak, dantzarekiko duten grinak egin du posible maiatzaren 4ko elkarlana. Hamar egun geratzen dira estreinaldirako. Hasi zaie atzerako kontaketa.
Sarrerak
Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko Seminarixoa.eus atarian eta Seminarixoko leihatilan, zortzi eurotan. Sarrerak salgai ipini ziren lehen egunean, 250 baino gehiago saldu ziren.