Apirilaren 19ra arte dago 'Algaraka' lehiaketan parte hartzeko aukera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mar. 28a, 14:21

Aukeratuak izan diren bakarrizketariek coach bat izango dute gidoia atontzen laguntzeko.

Maiatzeko lau egubakoitzetan izango dira Jardun Euskara Elkarteak eta Goiena Komunikazio Taldeak bestelako askotariko erakundeen laguntzarekin antolatutako Algaraka Bakarrizketa Lehiaketako saioak. Hamabi lehiakide izango dira lehian eta dagoeneko zabalik dago parte hartzeko deialdia. Euskarazko lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazio gehiago Algara.eus atarian daude eskuragarri; izena emateko aukera ere atarian dago, eta Komunikazioa@algaraka.eus helbidera idatzita ere egin daiteke.

Aretoetan eta pantailan

Publikoaren aurrean egingo dituzte saioak eta lau artista izango dira bakoitzean. Aretoez gainera, Primeran plataforman izango dira ondoren ikusgai. "Bakarrizketa bakoitza merezi duen tokian jarri nahi dugu, eta EITBrekin dugun elkarlanak argiteria eta eszenografia hobetzen eta tresneria gehiago izaten ahalbidetuko digu, eta baita coach-a jartzen ere; bakarrizketariei gidoiak gainbegiratzen eta bestelako aurre-lanetan laguntzeko figura izango da hura", diote antolatzaileek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak