Emakumezkoen errugbi taldeak 30 urte betetzen ditu aurten

Xabier Urtzelai 2024ko mar. 27a, 13:50
Egungo senior mailako taldeak Eibarrekin du hitzarmena.

Arrasate Errugbi Taldeak emakumezkoen sailaren sorreraren 30. urteurrena ospatuko du maiatzaren 18an. Taldeko beteranak batzeko lanean dabiltza, egungo taldekideekin batera ospakizuna egiteko.

Arrasatearrek 1993-1994ko denboraldian jokatu zuten lehenengo partidu ofiziala, baina taldearen sorreraren berri izateko bi urte egin behar dira atzera: 1991-1992ko ikasturtean hamabost neskaz osatutako taldea errugbia praktikatzen hasi zen Garagartzako zelaian. Esan moduan, bi urte geroago era ofizialean taldea sortu eta partidu ofizialetan lehiatzen hasi ziren.

Hiru garai ezberdin

ARTko emakumezkoen saila hiru garai ezberdinetan lehiatu da. Hasierako proiektu hark 1994-1995eko denboraldira arte iraun zuen. Hainbat urtetako etenaldiaren etorri zen gero, eta 2007an emakumezkoen taldea birsortu zuten ostera, eta beste hiru denboralditan jardun zuten –2009- 2010ekoa izan zen azkena–. Bigarren garai hartan Durango Rugby Taldeko neskak izan zituzten bidelagun. Eta azken etapa gaur egungoa da, pandemia garaian –2020– martxan jarri zutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak