Palestinako genozidioaren aurkako mozioa onartu dute

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 27a, 12:13
Mugimendu Feministako kideak mozioa aurkezten osoko bilkuran.

Atxabaltako Mugimendu Feministak proposatuta aurkeztu zuten osoko bilkuran eta EH Bilduren aldeko botoak jaso zituen.

Palestinako genozidioaren aurkako mozioa aurkeztu zuen Aretxabaletako Mugimendu Feministak martxoaren 20ko ohiko osoko bilkuran, eta, besteak beste, eskatu zuten berehalako su-etena, Gazako zerrendan laguntza humanitarioa sartu eta emango dela ziurtatzea, biztanleria zibilaren aurkako eraso guztiak salatzea eta Israelgo Gobernuarekin harreman instituzional guztiak etetea. EH Bilduk babesa eman zion horri. EAJk, ostera, adierazi zuen hainbat puntu igarri zituela faltan mozio horretan eta Jaurlaritza interpelatu arren Europako Gobernuak duela zeresana. Hala, beste adierazpen bat aurkeztu zuten, baina EH Bilduk aurka bozkatu zuen, "motz" geratzen zela iritzita, eta ez zen onartu.

Kontratuen luzapena

Bestalde, onartu egin zuten etxerik etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua eta Ibarra kiroldegiko zerbitzuen, kirol jardueren eta koordinazioarena luzatzea beste urtebetez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak