Mendi Sakratua filma egin zuen Alejandro Jodorowskyk 1973.
urtean, besteak beste John Lennonen diruarekin. Prozesu alkimikoan dago
oinarrituta istorioa. Jesu kristo eta tximinoa elkarrekin Mendi
Sakratura igoarazten ditu Jodorowskyk eta eskutik helduta jaitsiarazten
ditu, Mari Maddalen putaren bitartez.
Kaka urre bihur daiteke, literalki zein metaforikoki, hona Jodorowskyren alegia -edo eldarnio- alkimikoak frogatu nahi duena. Mendi sakratura igotzea hilezkortasuna lortzeko abentura da, sakrifizioa eskatzen duena: egoa sakrifikatzea, alegia. Gaiztakeria mota guztiak irudikatzen dituzten bederatzi pertsonaia, Jesukristo-lapur bat tartean, trebatzen ditu alkimista batek Mendi Sakratura igo daitezen. Gailurretik mundua kontrolatzen dituzten bederatzi jainkoak hil behar dituzte eta haiek ordezkatu.
Jodorowskyk berak antzezten du alkimista -ingeles penagarriz, by the way-. Filmaren protagonista nagusia lapur bat da, Jesukristo irudikatzen duena. Haren gorputzarekin molde bat egin eta dozenaka kopia egiten dituzte. Panpin horietako bat hartuta, prostituta talde batekin elkartzen da, prozesioan. Prostituta nagusiak, Maria Maddalenarena egiten duenak, txinpantze handi bat darama beti eskutik. Hemen duzue sekuentziaren bideoa.
Idatzi artikulu bat