Ostiral arratsaldean irakurri nion Hasier Etxeberriari pozik zegoela, postan mezu bat jaso zuelako Susa argitaletxearena, esanez bi euro irabazi zituela, ordu batzuk lehenago baten batek erosi baitzuen Mutuaren hitzak liburuaren ale digital bat Susa argitaletxearen Literatura dendan. Ni ere poztu egin nintzen, bezpera arratsaldean neuk erosi bainuen liburu hori. Hasierren mezua irakurrita, jakin nuen Susa serio ari dela idazleen alde liburu digitalen kontu horretan.
Hala ere, ordu batzuk lehenago, Argian irakurri nuen Susak nahita utzi duela aukera zabalik bere liburu digitalak ordainduta edo ordaindu barik jaisteko. Hori horrela bada, pentsatu nuen, Susako jendea oso idealista da eta txaloak merezi ditu, baina arazoak izan ditzake bere politika ezarri berria aurrera eramateko, hainbat jendek (auskalo zenbatek, hor dago koska) ordaindu barik jaitsi ditzakeelako liburuak. Kasurik okerrenean, idazle gutxik jasoko lukete Hasierrek ostiralean jasotako mezuaren tankerakoa, eta, aldiz, beste askok ez lukete motibazio berezirik modelo horretan sartzeko, bertan ez lukete-eta ikusiko irabazpide garbirik.
Ez dakit aurrerantzean zer gertatuko den, baina pentsatu nahi dut euskaldunok zentzuz jokatuko dugula eta aitortuko diogula Susari egin duen ahalegina.
2011/11/07 08:00:11.964 GMT+1
Susa eta euskarazko liburu digitalak
Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/07 08:00:11.964 GMT+1
Etiketak:
susa
kindle
zuzeu
liburuak
calibre
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: piban.2011/11/07 17:03:41.705 GMT+1
http://goiena.net/blogak/leihoa
Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/07 19:38:30.114 GMT+1
Edukiak libre uztea, eta ordainketara ez derrigortzeak uxatu egingo ditu egileak?
Ez dakit nondik atera dituzun ondorio hoiek Joxe, benetan.
Susako katalagoan, ehundaka liburu daude sarean. Osorik argitaratzen diren lehen egunetik. Eta ondorioa argia da, Susak liburu gehiago saltzen ditu.
Marka bilakatu da, erreferentzia. Literaturan eta sarean.
Liburu elektronikoen gaian, ezinezkoa dena da, DRMa eta prezio izugarriak izatea, idazleak erakarriko direlakoan, horrek ez du ez hanka ez buru.
Nik dakidana da, Susak idazle guztiekin berba egin duela liburuak molde honetan argitaratu aurretik ere, eta %99ak, ebookak horrela jartzea erabaki du. Parte izan da.
Egile berrien zerrendari begiratuta, aurten ere badago nobedadeen artean, bere lehen liburua Susarekin argitaratu duenik.
Gure edukiak, gure sorkuntza zelan hedatu, zabaldu, argitaratu eta bideragarri egin... hori da gure kezka. Ez dezagun dena, termino merkantiletara ekarri, otoi.
Argi dago sosik gabe ez dagoela sorkuntzarik... baina sorkuntzarik gabe ez da kulturarik, nahiz eta sosak inguruan egon.
Nork: ptx | gaztelumendi.org.2011/11/09 07:54:09.740 GMT+1
http://www.gaztelumendi.org
Nork: Joxe Aranzabal.2011/11/09 11:26:45.741 GMT+1
Eta nor dira/gara/da "gu" hori?
Nork: Iñaki.2011/11/14 23:57:53.791 GMT+1
Nork: Jaime.2011/11/15 14:54:44.967 GMT+1