Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/17 15:47:32.258 GMT+2

Bipartidismoa literaturara iritsi da

Uda giroan murgilduta gaude aspalditik (eguraldia gorabeheratsua izan arren eguzki egun zoragarriak izan ditugu). Urtaro berria hasteko egun gutxi falta dira eta egun hauetan behin eta berriz ikusi dezakegu komunikabideetan garai ezin hobea dela liburuak irakurtzeko.

Gaurko El correo egunkarian kultura sailean aurtengo udan izango diren bi liburuen arteko lehia artifiziala aipatu du. Bi liburu horiek Ildefonso Falcones eta Stieg Larsson-en azkeneko argitalpenak dira, Las manos de Fatima eta La reina en el palacio de las corrientes de aire, hurrenez hurren. Badirudi Vocento taldeko egunkariarentzat bipartidismoa ere literaturara iritsi dela. Badirudi uda honetan gehien irakurriko diren liburuak bi horiek izan behar direla eta aukera horietatik irteten dena pertsona arrarotzat har diateke.

Ziurrenik liburu horien ale ugari salduko dira baina udako irakurketa ezin dezakegu bi titulu horietara mugatu. Eskaintza zabala daukagu egun berezi eta luze hauetan dastatzeko. Ireki zaitezte mugarik ez daukan mundu bati.

Liburu bakoitzak bere urtaroa izan dezake. Irakasle batek aipatu zigun adibidez hobeto sartzen dela Madan Bobary udan neguan baino.Hona hemen jarraian bi lista. Bata El Correoren arabera 2009ko libururik salduenak lehenengo hiruhilabetekoan eta bestea nik gomendatutako euskarazko bost liburu aproposa izan daitezkeela udan irakurtzeko.

2009ko libururik salduenak lehenengo hiruhilabetekoan. Iturria: El Correo:

Larsson, Stieg: Los hombres que amaban a las mujeres.

Larsson, Stieg: La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina.

Boyne, John: El niño con el pijama de rayas.

Neville, Katherine: El fuego.

Byrne, Rhunda: El secreto.

Abadia, L.: La crisis Ninja.

Moccia, Federico: Hoy tengo ganas de ti.

Udan irakurtzeko gomendatzen ditudan liburuak:

Gabiria, Julen. Han goitik itsasoa ikusten da.

Agirre, Katixa. Habitat.

Elorriaga, Unai. Van't Hoffen ilea.

Aurkenerena, Joseba: Hendaiako tren geltokia.

Muñoz, Jokin: Antzarraren bidea.

Nork: piban.2009/06/17 15:47:32.258 GMT+2
Etiketak: elcorreo ildefonsofalcones vocento literatura euskalliteratura uda stieglarsson | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/16 16:02:55.431 GMT+2

Pau Gasolek Asturiar printzeen saria merezi du...

...eta Michael Pheps-ek, eta Michael Jordan-ek, eta Roger Federer-ek eta... Aurtengo Asturiar printzipeen saria oso lehiatua izango da. Ereduzko ibilbidea eraman duten kirolariak, kirol taldeak edo kirolari lotutako erakundeak saritzen dituzte.

Gasol-ek noski merezi duela sari hau, horrela irekitzen du Marca egunkariak gaur bere editoriala. Kataluniarrak bere gaur egungo taldearekin, Los Angeles Lakers, saskibaloian egon daitekeen txapelketarik garrantzitsuenetakoa irabazi du, NBAko finala. Baina beste askok ere merezi dute, goian aipatutakoak adibidez.

Epaimahai batek erabaki bat hartzen duenean nori saritu betikoa gertatuko da ondoren. Batzuek begi onez ikusiko dute hartutako erabakia eta beste batzuek aldiz ez hain ongi. Nork irabaziko du aurtengo Asturiar printzeen saria? Hamaika hautagai sari bakarrarentzat dagoenean ez da erraza asmatzea.

Nork: piban.2009/06/16 16:02:55.431 GMT+2
Etiketak: losangeles sakibaloia losangeleslakers igeriketa michaeljordan asturias paugasol tenis nba rogerfederer | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/24 08:46:12.215 GMT+2

Eguraldi ona

Agian beste behin edo kontatu dut blog honetan eguraldi txarra nahiago dudala ona baino. Baina hori beti ere erlatiboa da ikuspuntu eta pertsonaren arabera. Niretzat eguraldi txarra (euria, elurra, hotza) eguraldi nahiko ona izan daiteke. Eguraldi ona berriz (eguzkia, zeru urdinak, tenperaturak hogei gradutik gora...) ez zait hainbeste gustatzen.

Hala ere aitortu beharra daukat eguraldia edozein delarik, bizitzaz gozatzen ahalegintzen naizela ahal dudan heinean. Ez nuke ezergatik aldatuko Gasteizeko elurte bat urtarrilean Armentiara korrika egitera joateko aukera ematen didana uztaileko egun eguzkitsu batengatik babes bakarra igerileku bat dena eta honek izan dezakeen zuhaitzaren itzala.

Eguraldiak hamaika aldaketa izan ditzake, bizitza bakarra da eta edozein dela ere jasaten dugun eguraldia, bizi eta gozatu egin behar da.

Nork: piban.2009/05/24 08:46:12.215 GMT+2
Etiketak: udaberria eguraldia uda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/23 08:44:04.739 GMT+2

Tentsioa eta estresa gora

Ekaina gainean dugu. Azterketa garaia. Maiatza igarotzen ari da. Lan aurkezpen garai. Unibertsitatean tentsioa suma daiteke edonon. Gure artean apenas dago denborarik aisialdian unibertsitatetik at dauden gauzaz gozatzeko. Buruan lanak eta azterketak ditugu eta edozeini galdetuz gero zer moduz dabilen erantzun ohikoena izaten da lanez gainezka eta azterketak prestatzen.

Urteko emaitzak egun batean jokatzea oso gogorra izaten da. Zorionez laister pasako dira egun zail hauek eta uztailean bizitzaz gozatzeko aukera zabala izango dugu.

Nork: piban.2009/05/23 08:44:04.739 GMT+2
Etiketak: maiatza ekaina unibertsitatea uda udaberria azterketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/22 08:40:47.894 GMT+2

Arabatakada 2009

Gaur ostirala, maiatzak 22, 2009ko Arabatakada jaia ospatuko da. Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko ikasleen jaia. Kontzertuak, herri bazkariak eta juerga batuko dira aurten berriro ere eta bigarren aldiz Mendizabalako inguruetan.

Aurten jaia desberdina izango da. Ohiturari jarraituz ostegunean izan behar zen baina maiatzaren 21eko grebarekin ez koinziditzeko eta kontuan hartuz lehengo astean inposiblea izan zela gauzatzea Azkena Rock Festivala gauzatu zelako leku berean, antolatzaileek ostiralera igarotzea erabaki dute unibertsitate ikasleek itxaroten duten urteko egun berezienetarikoari. Ikasle askok aprobetxatuko zuten iada asteazkenean etxera itzultzeko eta beste asko ez direnak ikasleak kontzertuetara etortzeko aprobetxatuko dute, baina hala ere izugarrizko jai giroa egongo da eta Gasteizeko juergak berriro izango du bere fama ona erakusteko aukera.

Beti izaten da polita eta dibertigarria kalera gauetan lagunekin irtetea, batez ere ostegunetan, baina egun horretako giro berezia izaten da eta jai giroa bero-bero egoten da. Egun ona izaten da jaiaz aprobetxatzeko eta egun ahaztezin bat bizitzeko.

Egun honetaz aprobetxatzeko gonbidatzen dizuet. Ondo pasa eta elkar ikusiko gara Mendizabalan!

Nork: piban.2009/05/22 08:40:47.894 GMT+2
Etiketak: ehu festak arabatakada unibertsitatea gasteiz araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/20 08:42:33.405 GMT+2

Ametsengatik borrokatu behar da

Astelehenean nire lehen literatur lehiaketa irabazi nuen. Bizitza honetan azken urte hauetan izan dudan ametsetako bat hori izan da. Literatur munduan zerbait irabaztea. Azken bi urteetan Liburujatun lehiaketan parte hartu dut eta sari bat edo beste irabazi ditut irakurle bezala baina egile bezala zerbait falta zitzaidan. Saria ostiral arratsaldean iritsi zitzaidan telefono dei baten bitartez.

Bizitza luzea da eta amets egiteko denborak ez dauka mugarik. Ametsengatik borrokatu egin behar da, saiatu behar dira egi bihurtzen. Zerbait egiatan nahi baldin bada eta sinetsi egiten baldin bada gauza horretan, aurrera beldurrik gabe.

Dozena bat lehiaketetara aurkeztu ahal izan dut nere burua. Ez nuen inoiz pentsatzen zerbait lortuko nuela. Gustatzen zitzaidalako nire burua jendaurrean ezagutaraztea parte hartzen nuen soilik. Asteleheneko saria jarraikortasunari emandako sari bat da nire ustez. Hortan datza ametsen gauzatzearen gako bat, jarraikortasuna eman behar zaio bizitza honetan gure helburuei. Eta beti aurrera egin. Eta beti aurrera begiratu. Oztopoak hamaika izan arren bidean zehar, lurrera botatzen gaituzten aldi bakoitzean altxatu egin behar da.

Nork: piban.2009/05/20 08:42:33.405 GMT+2
Etiketak: ilusioa ametsak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 08:58:44.409 GMT+2

Ikuspuntu desberdinak, sentimendu desberdinak

Azken bi aste hauetan gauza arraro bat gertatu zitzaidan eta aldi berean oso ederra. Leku batean nengoela hitzik gabe geratu nintzen momentu hura deskribatzerakoan.

Lehen aldia orain dela bi aste izan zen. Maiatzaren seiko gauean itxialdia egin genuen Letren fakultatean asanblada bat egiteko. Bertan gure fakultateari buruzko gaiei buruz eztabaidatu genuen. Ordu txikitan amaitu genuen guztia (asanblada eta gure arteko jai txiki bat kantautore batekin). Bostak inguru izango ziren eta jendea lotara joan zen. Ni idazten geratu nintzen pasiloan zegoen aulki batean, argia utzi ziguten sarreran eta hura aprobetxatzen nuen nire zeregina gauzatzeko. Oso bitxia guztia eta inoiz errepikatuko ez zen situazio bat. Paseo bat ematea otu zitzaidan eta hori egiten ari nintzela hain pozik sentitzen nintzen hitzik gabe geratu nintzela situazio hura deskribatzeko.

Bigarren aldia lehengo asteazkenean izan zen. Boikota egitea otu zitzaidan Errege Kopako finalari eta partida gauzatzen zen bitartean Gasteizeko ikasle pisu bateko sukaldean nengoen klasekide batekin solasean. Solasaldi hartan ere pentsatzen nuen bitartean nola eta non nengoen hitzik gabe geratu nintzen situazio hura deskribatzeko. Hain zen handia nire poza gau hartan alternatiba hura aurkitzeagatik eta ez kutsatzeagatik futbol gaixotasunarengatik hitzik gabe geratu nintzela nire sentimenduak adierazteko.

Pozik bazaude eta bizitzen ari zaren situazioa deskribaezina bada hitzik gabe geratzen zarelako, aprobetxatu momentu hori agian etorkizunean errepikaezina izan daitekeelako. Mundu honetan hori oso ederra da.

Nork: piban.2009/05/19 08:58:44.409 GMT+2
Etiketak: letrenfakultatea sentimenduak finala gasteiz erregekopa araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/18 08:56:04.384 GMT+2

4 urte

Gaur, 2009ko maiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen artikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure doinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik... Balada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren arabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen dizkit baina aurrera begiratzeko indarrak ere ematen dizkit.

Euri asko egin du lehenengo artikulu horretatik. Garai onak eta ez hain onak bizi izan ditut lau urte hauetan. Lau uda pasa ditut lanean Lizarra inguruan. Selektibitateko probekin hasi nuen ibilbide hau eta orain unibertsitatean nago historia ikasten. Kirol lehiaketa ugaritan parte hartu dut. Aloñako bi igoera, Arrigorriagako distantzia luzeko bi duatloi (bietan hirugarren postua lortuta)... Bidaia garrantzitsuak ere burutu ditut denbora tarte horretan: Done Jakue bidea, Lisboara egindako 2008ko udaberrian, aurtengo otsailean Budapestera joan nintzen astebete...

Artikulu bat aukeratu beharko banu ezingo nuke hori egin. Guztiak hartu beharko nituzke bere osotasunean baloratzeko. Guztiak izan dira garrantzitsuak. Baliteke batzuk beste batzuk baino hobeagoak izatea baina guztietan izan dut sentsazioa idazten nuen bitartean zerbait esaten ari nintzela.

Agian garairik bereziena azken hilabete hauetan izan zen beste goiena.net blog komunitateko beste blogari bati omenaldi txiki bat egin nionean izan da. Hark izandako ideia jarraitu nuen, hain zuzen ere, maratoira begira egindako jarraipen berezi bat egitea.

Horregatik sartu nintzen mundu honetan. Uste nuelako zerbait nuela esateko munduari. Hemeretzi urteko gazte baten ikuspuntua egunero ematea zen nire helburua. Inguratzen zidanaren berri ematen nuen. Hemeretzi urteko mutil gazte hura hogeita hiru urteko gizona bilakatu da. Ikuspuntuak, ideiak... aldatu zaizkit baina idazteko gogoa inoiz baino handiagoa da.

GOTBn botatako saio bati esker jakin nuen blogen inguruan lehen aldiz. Ideia nagusia gustatu zitzaidan eta aste batzuetara goiena.net blog komunitatean blog propioa nuen. Uste dut inoiz ez dela berandu hasteko eta hemendik jende guztiari animatzen diot euskal blogosfera haztera eta beraien bloga abiarazteko. Beldurrik ez izan eta animatu interneteko komunitaterik interesgarrienetako batean parte hartzea.

4 urte izan dira, espero beste lautan jarraitzea gutxienez. Gaurkoa egun berezia da, ez soilik urtemugarengatik, eta hau primizia bat da irakurleentzat, lehen aldiz nire bizitzan literatur lehiaketa batean sari bat emango didatelako. Gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko Letren fakultatean Galiziar letren eguna ospatzen da eta bertako arduradunek literatur lehiaketa bat antolatu zuten. Bertan parte hartu nuen eta euskarako sailean irabazlea irten naiz. Beraz gaur letra idatziek ematen didaten poza bikoitza dela esan dezaket.

Nork: piban.2009/05/18 08:56:04.384 GMT+2
Etiketak: lizarra lor ehu euskalmusika literatura letrenfakultatea korrika musika duatloia bidaiak kirolak unibertsitatea gasteiz maratoia idatzi araba nafarroa selektibitatea urtemuga euskadi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/05/15 19:08:08.347 GMT+2

Finlandia, Power Point-aren inperioa!

Gure fakultateko airean tentsioa sumatzen da. Ikasle talde bat, astelehenero EHUko Arabako kanpuseko letren fakultateko sarreran elkartzen gara gure fakultateko gaiei eta arazoei buruz eztabaidatzeko.
Ez gaude oso pozik bizi dugun gaur egungo egoerarekin eta hori asanbladatan nabari egiten da. Irakasle batek aipatu zuen Finlandiako eredua oso ona zela (harrigarria badirudi ere irakasleren bat edo beste azaltzen agertzen da asanbladara) eta esaldi horren harira ikasle batek aipatu zuen hemen probokatzen gaituztela eta horregatik dugula borroka egiteko eta mobilizatzeko joera, eta han berriz, klaseetan dena eginda ematen dizkietela eta horregatik ez dutela zarata handirik ateratzen. Finlandia Power Point-aren inperioa dela azpimarratu zuen ikasle honek. Klase guztiak Power Point-a zuten protagonista nagusi.
Hein batean arrazoia zuen Power Point-ak erabiltzerakoan gure klaseetan agian ikasleen pentsatzeko erak mugatu egiten dutela. Ikasle askok uste dute irakasle batek Power Point-ean ematen dituenean klasean aipatutako hori ukitu ezina dela eta ez dela gehiago sakondu behar.
Potentzial izugarria dugu pertsonok pentsatzeko eta teknologia berriak erabili behar ditugu gure alde, ez gure kontra. Hau da beti kritikoak izan behar gara eta inoiz ez konformistak. Hori guztiagatik aldarrikatu nahi dut hemendik Power Point-ak ez direla aldaezinak eta gehiago pentsatu beharko genukeela.
P.d. Ados nago hamaika irakasle tipo dagoela eta hamaika power point desberdin daude. Batzuk hobeagoak izango

Nork: piban.2009/05/15 19:08:08.347 GMT+2
Etiketak: ehu letrenfakultatea asanblada finlandia araba euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/29 13:06:30.440 GMT+2

Letizia eta Carlaren atzealdeek zeresana ematen

Blogosfera ez dago hilda eta bestela begiratu Desplazatuan agertu den artikuluak lau erantzun izan dituela. Noizean behin gai pil-pilak agertzen dira (orain dela gutxi Joxe Arantzabalek idatzi zuena Korrikakoari buruz erantzun pila jaso zituen) eta nabigatzaileok askotan gai horiei buruz hitz egitera behartuta ikusten dugu gure burua. Gainera gaur egungo blogek aukera ematen digute horretarako, bertan parte hartzeko.

Asko gustatzen zait horrelako gaiak zer esana ematen dutela ikustea. Hori blogen bizitasunaren eta dinamismoaren adierazlerik garbiena da.

Gora eztabaida beroak!

Nork: piban.2009/04/29 13:06:30.440 GMT+2
Etiketak: letiziaortiz carlabruni blogosfera eztabaida | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak