Atzo ikastaro bat hasi genuen Huhezi fakultatean, ikasteko zelan erabili Moodle plataforma irakaskuntzan. Niretzat izan zen hamar urte atzera egitea bezala. Aurkitu nuen Moodle zaharkitua, bat ere ez intuitiboa, zurruna… Urte hauetan Web 2.0 aplikazioekin ikasi dudanak —badago hor logika bat, batean eta bestean betetzen dena— ez zidan ezertarako balio izan. Erreta irten nintzen.
Esaiozu Windows edo Macintosh sistemeta eragiletan ohitu denari, hasteko MS Dos sisteman lan egiten. Antzeko zerbait iruditzen zait Moodlekin hastea orain, atzerapausoa. Aipatu nionean hori irakasletako bati esan zidan baietz, Moodle zurruna dela, baina segurua.
Kontsuelo bakarra atera nuen ikastarotik, beste lankide batzuek ere antzeko iritzia atera zutela Moodlen gainean. Ikusiku.
2009/02/12 07:49:42.901 GMT+1
Moodle, amorragarria
Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/12 07:49:42.901 GMT+1
Etiketak:
huhezi
moodle
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nik arazo bi ikusten dizkiot Moodle-i:
- Alde batetik eskola eredu zaharkitu batean (nahiz eta oraindik eredu hori eskola eta unibertsitate gehienetan arruntena izan) oinarritutako aplikazioa dela. Alegia, modu presentzialean erabilitako metodologia tradizionala ingurune birtualean aplikatuta. Apunteak bertan eskegi, zereginak zehaztu, ekoizpen lanak igo eta hauei nota (kalifikazioa) jartzeko tresna egokia da. Baina eredu hori aldatzen ari da eta errealitate berri horri egokitzeko malgutasuna falta zaiola iruditzen zait.
- Malgutasuna falta zaiola esaten dudanean, "de fabrica" datorren bertsioari buruz ari naiz (eta bai, egia da oinarrizko instalazioa egonkorra eta segurua dela). Baina Moodle-ek atzean komunitatea ikaragarria da, eta hemen garatzen dira Moodlentzat dauden modulu eta bloke interesgarrienak. Gehigarri hauekin Moodle nahi den modura antolatu daiteke: webquestak, wikiak, txat gela eta bideo gela birtualak, portfolioak... eta ez dakit nik zenbat jarduera mota erantsi daitezkeen (Axular ikastolako nire lagunak fenomeno batzuk dira horrelakoak erabiltzerakoan). Baina honek bestelako ondorioak ekartzen ditu; modulu hauek ez dira hain egonkorrak kasu askotan eta bertsioen eguneraketekin askotan bateragarritasun arazoak izan dira. Honek aplikazioaren mantenuari dedikazio handia eskaintzea dakar. Dagoeneko Moodle martxan duten lekuetan, gauzarik zailena eginda dute. Baina gure kasuan, zerotik hasi beharra daukagunez, ez daukat garbi horrelako zerbait martxan jartzeak benetan merezi duen.
Tira, Moodle-ekin burrukatu beharra duen hasiberri baten iritzia besterik ez da nirea. Moodlezalez inguratuta nago eta, zalantzarik gabe, nik baina esperientzia gehiago duen jendea da. Horregatik goiko guztiak aho txikiz esaten ditut, bada ezpada ;-)Nork: jolaus.2009/02/12 09:38:50.897 GMT+1
http://ikteroak.blogsome.com
Nork: David Sánchez Bote.2009/02/12 09:39:22.255 GMT+1
dsanchez.blogs.mondragon.edu
Ikasleekin egiten ditudan lan asko ezin ditut egin web 2.0ko tresnekin. Azkenean, LMS bat da eta horrek esan nahi du errazagoa dela ikasleen lanak eta ebaluazioak kudeatzea beste tresna batzuekin baino.
Horrela, moodle+facebook, moodle+blogak, moodle+wikiak eta halako konbinaketak egiten ditugu, kasuaren arabera, aurrez aurrekoak eta birtualak konbinatzen ditugun bezala, edo azalpen magistralak talde lan kolaboratiboarekin.
Tresnak baino ez dira, azkenean.
Nork: ainhoa.2009/02/12 21:38:58.968 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/12 22:15:09.901 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: Iñaki Calvo.2009/02/13 09:22:49.166 GMT+1
http://ibilbidea.wordpress.com
Nork: Joxe Aranzabal.2009/02/13 18:07:13.478 GMT+1
http://goiena.net/blogak/faroa
Nork: newton.2009/02/14 13:43:25.006 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/29A
Nork: Josu.2009/03/11 10:56:22.317 GMT+1
http://eibar.org/blogak/josu