2010/07/27 11:00:52.255 GMT+2
Zazpi urte transplantea egin zidatenetik
Zorionez, dena ondo joan zen, eta orain hemen gaude, kriskitinak baino alaiago, oporretan gainera. Carpe diem.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/27 11:00:52.255 GMT+2
Etiketak:
valdecilla
minbizia
transplantea
santander
urteurrena
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/26 08:00:22.001 GMT+2
Bi marra arrosa
Gustura irakurri dut liburua, batez ere egileak bere bizipenak azaltzen dituenean, modu xaloan azaltzen ditu-eta. Emakume sentsuala da Jasone Osoro, ederzalea, sentibera eta bere belaunaldiko gazteen kontsumo joeren isla. Lander Garrok idatzitako gibel solasa, berriz, kontrapuntu polita iruditu zait, hark beste modu batean bizi izan baitzuen, halabeharrez noski, bere bikotekidearen haurdunaldia.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/26 08:00:22.001 GMT+2
Etiketak:
jasone_osoro
haurdunaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/25 10:53:12.983 GMT+2
Paristik bueltan
Paris La Francen izan gara aste honetan, uztailaren 20tik 24ra. Gare de Lyon tren geltokiaren ondoan hartu genuen ostatu, eta handik oso eroso mugitu gara batetik bestera, batez ere metroa erabilita. Eguraldi ona izan dugu, eta horrek lagundu egin digu ikusi beharrekoak patxadaz ikusten.Hotelak eman digu ezusteko atsegina, doako wifia eta bi ordenagailu handi baitzituen, bezeroek noiznahi erabiltzeko. Aireportuek, aldiz, ezusteko kaskarra, oraindik ere kobratu egiten baitute wifia. Londresen aldean, Parisek hobetu beharko luke seinalitika, kaleko mapetan, adibidez, oso-oso gutxitan jartzen baitu zu non zauden une horretan.
Ni neu gustura ibili arren, apur bat nekatuta etorri naiz Parisi darion la grandeur horrekin, handinahi jasanezina egin zait-eta askotan. Ikusi nahi izanez gero, Flicker-en dituzue Parisen ateratako argazkiak.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/25 10:53:12.983 GMT+2
Etiketak:
paris
frantzia
oporrak
2010
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/14 08:00:19.197 GMT+2
Muhammad Ali vs. Rocky Marciano
Atzo harrituta geratu nintzen bideo hau ikusi nuenean, bertan boxeolari biak agertzen baitira, elkarren artean burruka egiten. Film hau 1969an filmatu zen, gezur-mezurretan, bata zein bestea inoiz galdu gabeak zirela, garai hartan jende askok egiten baitzuen galdera bien artean nork irabaziko lukeen, ring baten barruan elkartuz gero. Jarrera askotan filmatu zitzaien itxurak egiten, eta emaitza erabaki zen hainbat probabilitate formula ordenagailu batean sartuta.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/14 08:00:19.197 GMT+2
Etiketak:
marciano
boxeoa
ali
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/13 08:00:27.392 GMT+2
Kirola, politikarien erabilgarri
- Auzitegi Konstituzionalak, aprobetxatuta Munduko Futbol Txapelketan Espainia finalera iritsi zela eta nazionalismo espainiarra puri-purian dagoela, erabaki zuen epaia aurreratzea Kataluniako Estatutuaren gainean, justu Bartzelonan egitekoa zen kale agerraldiaren bezperarako.
- Egun hauetan, baliatuta Espainiako selekzioak Munduko txapelketa irabazi duela, Espainiako egunkariek atzendu egin dute, ia isiltzeraino, Bartzelonako manifestazioaren oihartzuna.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/13 08:00:27.392 GMT+2
Etiketak:
kirola
katalunia
futbola
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/12 08:00:16.195 GMT+2
Atarikoen bazkaria Txantxibiri 1ean
Atzo atarian bazkaldu genuen Txantxibiri kaleko auzoek. Aitor eta Bego izan genituen sukaldari, eta besteok esker onez jan genituen haiek prestatutakoak, denak gozoak. (Argazkia: Aitor Larrañaga-Miren Aranzabal)
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/12 08:00:16.195 GMT+2
Etiketak:
txantxibiri
elorrio
2010
bazkaria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/09 10:38:05.233 GMT+2
Ilargipean saioan, minbiziaz berbetan
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/09 10:38:05.233 GMT+2
Etiketak:
euskadi_irratia
ilargipean
dani_arizala
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
2010/07/06 08:00:20.212 GMT+2
Gazte minbizidunak blogeatzen
Ez dira lau katu, zeren Teenage Cancer Trust erakundearen arabera, Britainia Handian egunero sei gazteri jakinarazten zaie minbizia dutela, 13 eta 24 urte artekoak. Blog horietan gazteek garbi eta zintzo hitz egiten dute beren gaixotasunaz, eta prest agertzen dira irakurleekin elkarrizketan aritzeko.
Rosie Kilburn gaztea da, 18 urte baino ez ditu-eta. “2008ko otsailaren 1ean jakinarazi zidaten gibeleko minbizia nuela, 16 urte bete eta hilabetera. Xok ikaragarria izan zen, nire familian inork ez baitzuen minbizirik izan. Horrezaz gain, uste nuen garaitezina nintzela, nire adineko guztiek bezala”.
Kristin Hallengak 24 urte ditu, eta halaxe idazten du: “Blogean izan naiteke irekia eta zintzoa. Bertan hainbat gauza esan ditzaket, zuzenean esango ez nizkionak ez amari, ez ahizpari, ezta beste inori ere”.
Paul Nicholls-ek 26 urte ditu, eta izugarri ikaratu zen esan ziotenean minbizia zuela. “Bi arrazoirengatik sortu nuen bloga: ez nuelako nahi egunean 300 aldiz erantzun behar izatea zelan nabilen. Eta transmititu nahi nuelako zer den minbizia, eta zein garrantzitsua den bizitza egunero bizitzea”.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/06 08:00:20.212 GMT+2
Etiketak:
bloga
minbizia
ingalaterra
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/05 08:05:21.177 GMT+2
Arrasateko Udala konfesionala da?
Arrasateko Udala aipatu dut, baina Euskal Herriko edozein udal aipa nezake, gehienetan gauza bera gertatzen baita: egun seinalatuetan, agintari zibilek parte hartzen dute Eliza Katolikoaren ekitaldietan, kontuan hartu barik udalak ez direla erakunde konfesionalak.
Badakit nondik gatozen, eta badakit, halaber, askotan zaila egiten dela urte luzeetako ohiturak haustea. Baina uste dut ordua iritsi zaiela udalei, eskolei eta gainerako erakunde publikoei (baita futbol taldeei ere), erakunde zibil moduan lan egiteko, aintzat hartuta bere ordezkatuen artean gero eta jende gehiago dagoela beste sinismenak dituena, edo, beste barik, ez duena ezelango erlijiotan sinisten. Denok ordaintzen ditugu berdin zergak edo kuotak, eta denok ditugu eskubide berberak. Beraz, iruditzen zait erakunde publikoek hobe luketela agertuko ez balira inongo elizaren ekitaldietan, herritar guztion errespetuz.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/05 08:05:21.177 GMT+2
Etiketak:
arrasateko_udala
erlijioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2010/07/02 08:07:28.551 GMT+2
Performance = gintonic
Elkartu dira bi lagun, eta batak galdetu dio besteari ea zer den performance bat, Ramonek egingo duen hori, adibidez.
--Hik badakik gintonic bat zerez eginda dagoen?
--Bai: ginebra, tonika, izotza eta limoia.
--Bada performance bat duk gintonica bezalakoa: arte ekitaldi bat, uztartzen dituena artearen hainbat adierazpide, kasu honetan pintura, musika, dantza, arkitektura eta antzezpena.
Atzo gauean entzun nuen, afaltzen ari ginela, eta erosi bezala saltzen dizuet.
Nork: Joxe Aranzabal.2010/07/02 08:07:28.551 GMT+2
Etiketak:
munibe
performance
ramon_aranzabal
bergara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
