Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/07 08:45:46.996 GMT+2

Jendetzaren jakituria

Googlek aldatu egin du informazioa bilatzeko modua. Orain, Page Rank formula dela-eta informazio esanguratsua da beste batzuentzat informazio esanguratsua dena. Bestela esanda, webgune bat edo web orri bat esanguratsuak izango dira, baldin eta jende askok loturak egiten baditu gune horietara, ustez informazio interesgarria dutelako.

Hamar urte daramagu informazioa horrela bilatzen, Google orain 10 urte jaio baitzen, baina esan daiteke informazioa bilatzeko modu hori hedatu egin zaigula erosteko orduan ere. Fagor hozkailu bat erosi nahi badut --edo Bosch, AEG zein Zanussi--, niretzat ez da nahikoa marka horren webgunera joan eta han esaten zaizkidan marabillak irakurtzea, hozkailua enkargatzeko. Areago, informazio hori susmagarria egingo zait, kontrastea falta zaiolako. Niretzat askoz ere esanguratsuagoa izango da www.erosihozkailua.com bezalako webgune batean sartu, eta han irakurtzea zenbait erosle anonimoren iritziak erosi dituzten hozkailuen gainean. Haiek oso pozik baldin badaude Fagor hozkailuarekin, niretzat hori izango da faktore erabakigarri bat. Ostera, txarto hitz egiten badute Fagorrez, horrenak egin du niretzat.

James Surowiecki adituak deitzen dio The Wisdom of Crowds, jendetzaren jakituria. Eta egia da. Uda honetan Londresera joan aurretik, erabaki genuen zer hoteletara joango ginen, hainbat faktore kontuan hartuta: kokapena, prezioa, zerbitzuak eta beste erabiltzaileen iritziak; dena Interneten jasoa. Googlek aldatu egin du informazioa bilatzeko modua ez ezik, baita gauzak erostekoa ere.

Nork: Joxe Aranzabal.2008/10/07 08:45:46.996 GMT+2
Etiketak: surowiecki google | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hemendik aurrera blogaria ere bada Surowiecki. Hona hemen bere helbidea
http://www.newyorker.com/online/blogs/jamessurowiecki/

Nork: Juanan.2008/10/17 16:10:26.240 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak