Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/28 14:41:39.670 GMT+2

Bost egun Londresen

Tower Bridge atzean dugula Uztailaren 20an Londresera abiatu ginen Bego emaztea, Miren alaba eta hirurok, bost egunerako. Primeran ibili ginen: eguraldi ona, leku zoragarriak, bestelako janariak…

Metroa ibili genuen batetik bestera joateko. Baita autobus ireki bat eta itsasontzi bat Tamesis ibaian ibiltzeko. Eta hankak, hainbat kilometro egin genituen-eta oinez. Hiru gauzak eman didate atentzioa bidaia honetan:
  • Garraioa. Ezin hobeak, batez ere metroa eta trenak, lotura egiteko aireportuekin.
  • Kartelistika. Bikaina. Oso zaila da metroan edo aireportuetan galtzea, dena oso ondo seinalatuta baitago.
  • Turismoa. Londres Disneylan handi bat bihurtu da, ikuskizun piloarekin.
Nire lehen bidaia izan da atzerrira, gaixotu ondoren. Banuen, bada, ilusioa Londresera joateko, azkenengoz 2000.ean izan ginen-eta han. Mirenentzat, berriz, lehen aldia zen, eta primeran pasatu du. (Argazkia: Miren Aranzabal)
 

Nork: Joxe Aranzabal.2008/07/28 14:41:39.670 GMT+2
Etiketak: londres | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

.../0385721706/ref=pd_bbs_sr_1?ie=UTF8&s=books&qid=1223361857&sr=8-1">The Wisdom of Crowds, jendetzaren jakituria. Eta egia da. Uda honetan Londresera joan aurretik, erabaki genuen zer hoteletara joango ginen, hainbat faktore kontuan ...

Erreferentzia: Jendetzaren jakituria - Faroa 2008/10/07 08:47:15.681 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak