Lau ikasle ditut Erasmus programaren barruan Komunikazioa ikasten ari direnak, eta laurak Bergaran bizi dira irailaren hasiera ezkero. Atzo esan zidatenez, oso gustura bizi dira Bergaran. Are gehiago: Bergara gustukoago dute Mondragoe baino, han giro hobea bizi dutelako.
Pozten naiz Bergaragatik, baina kezka piztu zait nire jaioterriarengatik, iaz ere hainbat Erasmus ikaslek adierazi baitzidaten ez zeudela gustura Mondragoen, bertan giro eskasa aurkitzen zutela-eta.
Zer gertatzen ari da Mondragoen? Mondragoetarrak ekintzaile apartak izan dira, Mondragoen sortu zen Euskal Herriko kooperatiba mugimendua, baina beste inon zerbitzuek eta aisiak garrantzia hartzen duten neurrian, Arrasate atzera geratzen ari da, herri triste bihurtzen ari zaigu, lo-hiri bat, nahiz eta bertan dagoen Mondragon Unibertsitatearen fakultaterik handiena. Inork ez dio erremediorik jarriko gainbeherari?
2009/09/15 08:00:11.214 GMT+2
Arrasate, lan eta lo?
Nork: Joxe Aranzabal.2009/09/15 08:00:11.214 GMT+2
Etiketak:
erasmus
arrasate
mondragoe
bergara
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Egunero nago Arrasaten, lanagatik ez bada, bestelako kontuengatik ere... eta herri bizi bizi bat ikusten dut, azken hiru urteotan bederen.
Tabernak, plazako giroa, umeen jolas lekuak, gazteen txokoak, ostegunetako pintxo eta ardoak....
Berbetan jende asko, skate gainean gazteenak Biteri plazan, Uarkapeko rokodromoan mutil eta neskak eskalatzen, bulderrarekin desafioan, rock taldeen lokalak, gaztetxea, liburutegia, mediateka...
Ez gaude kexatzeko Arrasaten ibiltzen garenak.
Uste dut girien ohiturak eta gureak ez direla berdinak, hori egia da... eta Arrasate hiri txiki bat ere bada. Baina Arrasateko biztanleek ziur ez dutela bere herria lotokitzat.
Nork: ptx.2009/09/15 12:37:19.856 GMT+2
http://www.irratia.com
Nork: miatetxo.2009/09/15 16:29:52.543 GMT+2
Nork: Ni Neu.2009/09/15 17:54:58.854 GMT+2
http://goiena.net/blogak/faroa/arrasate-lan-eta-lo
Nik uste dut “lan eta lo” esaldiarekin laburtu duzunaren atzetik topikoa dagoela, eta topiko guztiekin gertatzen den moduan, zati bat egia da, baina oso puztuta dago.
Arrasatearron artean, badago joera esateko aisialditik eta herria oso pobre dagoela, eta gehienetan ez da egia, ez dut uste gure tamainako hiri txikien eskaintza hobea izango denik. Eta giroa, ni gauez apenas ez naiz ibiltzen, baina arratsalde partean uste dut giro polita egoten dela kalean (hori bai, eguen eta barikuetan zapatuetan baino gehiago).
Zer gertatzen da, ordea? Ikusita hemen dauden enpresak, hemen dagoela unibertsitatea…Arrasatek gehiago izan beharko luke, ez litzateke konformatu behar orain dagoenarekin. Baina horretarako norberak sinetsi egin behar du, eta Arrasatek uste du ez duela beregan konfiantza larregirik, autoestima eta anbizio gehiago izan beharko luke.
Gero, Euskadiko hiru hiriburuetatik hain gertu egoteak (Gasteiz ordu erdi baino gutxiagoan zaude, eta Donostian eta Bilbon, ordu eskas batean) ez du laguntzen; eta uste dut, gainera, Administraziotik bultzatzen direla hiriburuak eta kostaldea, barruko herrien kaltetan. Arrasateren kasuan, Administraziotik jasotzen duen diskriminazioa itzela da, kontuan harturik zergatan ogasunari ematen diona. En fin…faktore asko daude.
PD: dena dela, ez dut uste, inondik inora, Bergaran giro hobeagorik izango denik.
Nork: jlazkarate.2009/09/16 10:28:25.256 GMT+2
Nork: miatetxo.2009/09/16 22:52:16.472 GMT+2
Nork: Joxerra Agirreurreta.2009/09/17 19:06:31.465 GMT+2