Itzuli

Arrakasta izugarria 'Euskararen espektakulua'-k

Euskararen espektakulua ikuskizunak izugarrizko arrakasta izan du. Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteko Sustapen Taldeak antolatutako emanaldia da Euskaren espektakulua eta zapatuan hiru saio egin zituzten Arkupen. Hiruretan bete zen aretoa. Oihan Vegak aurkeztu zuen ikuskizunak herritarren barre algara ugari eragin zituen. Aurkezle lanetan aritu zen Vegak bizitzako hainbat une errealetan gertatzen dena gogorarazi zien Arkupeko aretoan bildutako ikus-entzuleei, esaterako: euskaraz ez dakigula iraintzen edo txisteak ere orokorrean ez ditugula euskaraz kontatzen. Eta hain zuzen, gure egunerokotasunean gaztelaniara jotzeko dugun joera hori erakusteko, esketxak ere tartekatu zituzten emanaldian. Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak zuzendu ditu esketxak eta herritarrek hartu dute parte grabaketetan.

Txertatu bideoa:


Hurrengo emanaldiak:

  • 2012-05-29 - 12:30
  • 2012-05-28 - 22:17
  • 2012-05-28 - 20:17
  • 2012-05-27 - 11:39
  • 2012-05-28 - 12:30

Nabigatu euskaraz