Oñati

Mireia Bikuña 2010/07/21 12:03

Gertu dute 'Kalean 2010' egitaraua

Dokumentu Akzioak

Lau dira ekitaldi nagusienak: surf festa eta Pablo Maezen kontzertua, uztailaren 30ean eta 31n;Tianjin Acrobatic Troupe taldearen ikuskizuna abuztuaren 29an; eta Oñatiko bi musika talderen kontzertua, Atzeko kaleko jaietan.

Sardinak eta musika

Uztaileko azken aste bukaeran surfaren olatuak Oñatira helduko dira. Hain zuzen ere, surf festa egingo dute hilaren 30ean: sardinak izango dira protagonista arratsaldean, eta musika iluntzean. San Anton plazatxoan egingo dute festa. Sardinak erre eta salgai jarriko dituzte. Ondoren, DJ Makalak jarriko du musika Kale Zaharra girotzeko. Bestalde, Txo musikariak askotariko bideoak ipiniko ditu. Surfa izango da musikaren eta bideoen ardatz nagusia.

Musikaria, murtziatik

Hilaren 31n Pablo Maezek zuzenekoa egingo du San Anton plazatxoan, 22:30ean. Murtziako abeslariak 1960ko eta 1970eko hamarkadetako ukituak dituzten kantuak eskainiko ditu, bere taldearen laguntzarekin. AEBtako folka du oinarri Maezen musikak. Besteak beste, Amos Lee, José González, Ray Lamontagne, Iron and Wine, Ben Harper, Stevie Wonder eta Radiohead ditu erreferente.

Abuztuan eta irailean

Kalean 2010 programak abuzturako duen ekitaldia Txinako Tianjin Acrobatic Troupe taldeak egingo du. Hain justu ere, abuztuaren 29an, 19:00etan, emanaldia egingo dute plazan. Hirugarren urtez akrobazia ikuskizuna egingo ditu, hainbat sari lortu dituen taldeak. Helduek eta umeek osatzen duten Tianjin Acrobatic Troupe taldea.
Azkenik, Oñatiko bi musika taldek kontzertua egingo dute Atzeko kaleko jaietan, irailean. Dena den, oraindik ez dute zehaztu zein talde izango diren, eta ze egunetan egingo duten zuzenekoa.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Gertu dute 'Kalean 2010' egitaraua

Tianjin Acrobatic Troupe taldeko kideak. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak