Oñati

Mireia Bikuña 2010/03/09 13:10

Gaztetxoendako mendi ibilaldi neurtua, domekan

Dokumentu Akzioak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskola kirolaren programaren barruan antolatzen duten irteera neurtua domekan egingo dute Oñatin. 500 bat neska-mutikok parte hartuko dute, eta Arantzazu eta Iturrigorri inguruetan hamar bat kilometroko ibilbidea egingo dute.

Ibilaldia Santutegian hasita, Iturrigorri eta Artaso aldera egingo dute, Aitzabal, Gazteluaitz, eta Arriona mendiak inguratuz. Irteera Arantzazun bukatuko dute. Aukera bezala zortzi kilometro inguruko ibilaldi motzagoa prestatu dute.

Gazteengan mendizaletasuna sustatzea, Oñati eta Gipuzkoako mendi inguruak ezagutzea eta neska-mutikoen adiskidetasun bultzatzea dira irteera hauen helburu nagusiak.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Gaztetxoendako mendi ibilaldi neurtua, domekan

Iazko Finalistaren Egunean parte hartu zuen mendizale taldea. Mikel Otero. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak