Oñati

Dokumentu Akzioak

Albisteak

Errekalde eraberritzeko lanak: autoa uzteko orain arte adina leku izango da
Miren Manias / Usoa Agirre 2010/08/30 15:40

Errekalde eraberritzeko lanak: autoa uzteko orain arte adina leku izango da

Oñatiko Errekalde auzoa eraberritzeko lanak direla eta, autoendako aparkalekuen gaineko kezka zabaldu da auzotarren artean, izan ere, ez dakite ibilgailuak uzteko lehen besteko tokia izango duten edo ez. Lourdes Idoiaga alkateak lasaitasun mezua zabaldu du.

Gehiago Irakurri…

Lourdes Idoiaga EAJko zerrenda-buru udal hauteskundeetarako
Mireia Bikuña 2010/08/30 09:58

Lourdes Idoiaga EAJko zerrenda-buru udal hauteskundeetarako

Zapatuan 12:00etan egingo du Oñatiko EAJk udal hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena batzokian: Idoiaga izango da 2011n egingo diren hauteskundeetarako zerrenda-buru. Ondoren EAJko alkate izan direnak omenduko dituzte; hain zuzen ere, Jabier Zelaia, Eli Galdos, Angel Iturbe, Andoni Gartzia eta Lourdes Idoiaga.

Gehiago Irakurri…

Ganbara Kantu Eskolan izena emateko aukera irailaren 1etik aurrera
Usoa Agirre 2010/08/30 09:37

Ganbara Kantu Eskolan izena emateko aukera irailaren 1etik aurrera

3 urtetik gorako edozeinek izena eman dezake. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 1etik 7ra bitartean, 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, irailaren 2an urteko batzarra egingo dute, aurreko kurtsoko balorazioa egiteko eta aurtengorako asmoak azaltzeko.

Gehiago Irakurri…

Musika eskolak matrikulatzeko epea zabalduko du irailaren 1etik 15era
Miren Manias 2010/08/24 15:28

Musika eskolak matrikulatzeko epea zabalduko du irailaren 1etik 15era

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleek ikasturte berriari ekingo diote irailaren 6an. Irudi berria estreinatuko dute gainera, izan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eraikinaren kanpoaldea kolorez margotu dute eta leihoak aldatu dituzte negura begira. Bestetik, matrikula egiteko epea berriro zabalduko dutela gogoratu dute, irailaren 1etik 15era bitartean, hain zuzen (943 783174/idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com). Ikasleen lehenengo emankizuna, berriz, irailaren 9an izango da: Arantzazu egunean, hain justu ere. Egun horretan Triki-Pandero taldeak hartuko du ardura Arantzazuko ingurua alaitzeko.

Gehiago Irakurri…

Zabaldu dute Txaketuako bidegurutzea
Miren Manias 2010/08/23 18:36

Zabaldu dute Txaketuako bidegurutzea

Egoera txarrean zeuden galtzadako harriak aldatzeko itxi zuten Oñatiko bidegurutzea, hilaren 2an. Txaketuako bidegurutzeko errepidean, besteak beste, zama handiko kamioiek eta autobusek eragindako kalteak konpondu dituzte: galtzada harriak jaso eta berriak ipini dituzte, hain zuzen. Lanok egiteko bost egun behar izan dituzte, baina kalea domekara arte egon da itxita errepidea ondo finkatu zedin. Bestetik, Euskadi etorbideko autobus geltokian autobusa betiko tokian geratuko da berriro ere; bidegurutzeko lanak amaitu bitartean Bidaurreta parean geratu izan da eta.

Gehiago Irakurri…

Erantzun ona jasotzen dabil Udako turismo kanpaina
Miren Manias 2010/08/19 12:02

Erantzun ona jasotzen dabil Udako turismo kanpaina

Turismoa sustatze aldera berrikuntzekin aurkeztu zuten Oñatiko Udako urismo kanpaina eta dagoeneko, emaitza ona jaso du. Uda bukatu bitartean bisita gidatu guztietan, esaterako, 2x1 eskaintza egin dute: bat ordainduta bi sarrera lortzeko aukera, hain zuzen. Arrikrutzen ere bisita gidatu bereziak daude eta, Sancti Spiritus Unibertsitatera eta herriko San Miguel Parrokiara ohiko bisita gidatuak ere badaude.

Gehiago Irakurri…

Oso aurreratuta daude Errekalde eraberritzeko lanak
Miren Manias 2010/08/18 14:50

Oso aurreratuta daude Errekalde eraberritzeko lanak

Moiua kaleko bidegurutzeko ezkerreko espaloitik hasita, oinezkoentzako espaloia dezente zabalagoa da orain eta auzotarrak erosoago ibili daitezke inguru horretan. Matea dendako eta Herri Eskolako sarrerak ere bereziki hobetuta daude.

Gehiago Irakurri…

Arantzazuko saneamendu sarea Oñatikoarekin lotuko dute
Arantzazu Ezkibel 2010/08/12 09:50

Arantzazuko saneamendu sarea Oñatikoarekin lotuko dute

Arantzazuko saneamendu sareak bat egingo du Oñatikoarekin. Foru Aldundiak finantzatuko ditu lanok, eta urte bukaeran hasiko dituzte, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin. 5,3 kilometroko hodi biltzaile batek eramango ditu Arantzazuko urak Urtiagaineraino, eta han egingo du bat Oñatiko sarearekin.

Gehiago Irakurri…

Hasi dituzte Bidaurretako 500. urtemugako ospakizunak
Arantzazu Ezkibel 2010/08/11 11:28

Hasi dituzte Bidaurretako 500. urtemugako ospakizunak

Oñatiko Bidaurreta monasterioak 500 urte bete ditu aurten. Hori dela-eta, urteurren ospakizunak hasi dituzte. Hain zuen, Martin Mendizabal frantziskotarrak ekin ditu ekitaldiak. Bidaurretan bertan monasterioaren gaineko hitzaldia egin zuen. Nork eraiki zuen eta garai hartako Oñatiko kontuak azaldu zituen. Elizan batu ziren 70 bat lagunek gustura entzun zuten frantziskotarraren hitzaldia.

Gehiago Irakurri…

Lazarraga kaleko ezkerreko espaloian bidegorria egokitu dute
Arantzazu Ezkibel 2010/08/10 11:14

Lazarraga kaleko ezkerreko espaloian bidegorria egokitu dute

Dagoeneko zabalik dago Oñatin, Lazarraga kaleko ezkerreko espaloia. Egaralur enpresak egin ditu lanok; bizikletendako bidea egokitzeaz gain, berdegunea ere berrantolatu egin dute. Bidegorria noranzko bakarrekoa da.

Gehiago Irakurri…


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak