Oñati Albisteak

Txopekuako azken menua

2012-05-27 00:00:00 Mireia Bikuña

Inazio Bikuñak eta Juliana Madinak zabaldu zuten Oñatiko Txopekua jatetxea 1927an; eta haien seme Kandido Bikuñak itxiko du hilaren 31n. Txopekuako "motorrak, bihotzak" erretiroa hartuko du. "Medikuek esan diote lana utzi behar duela. 81 urte beteko ditu irailean, eta nahiko lan egin du. Gogoz kontra, baina erretiroa hartuko du", esan digu Kandidoren ilobak, Mari Jose Urtzelaik. 

Oñati

Pantaila erraldoia jarriko dute gaur Antonenian, partidua ikusteko

2012-05-25 13:12:35 Oihana Elorza

Athletic-ek Bartzelonaren kontra jokatuko duen Errege Kopako finalaren partidua ikusteko pantaila erraldoia jarriko dute gaur Anton tabernaren kanpoan.

Oñati

Udaletxeko teilatua Corpus jaien ondoren konponduko dute

2012-05-25 11:30:00 Mireia Bikuña

Ugarte enpresak egingo ditu lanak 59.000 euroren truke, eta hilabeteko epean. Teilatuko erretenak eta teilak konpontzeko aldamioak jarri beharko dituzte udaletxearen bueltan. 

Oñati

Errekaldeko jaiak hasteko, sagardo dastatzea

2012-05-25 09:39:47 Mireia Bikuña

19:00etan etxafuegoak botata hasiko dituzte festak. Ondoren, Errekaldeko plazatxoan, txorizo eta sagardo dastatzea egingo dituzte, txorimaloek auzoari buelta ematen dioten bitartean. 20:00etan garagardo festa egingo dute eta 21:00etan hasita, rock kontzertua: Sex Museum, Sharon Stoner, Arkada, Gas eta The Capaces taldeak.

Oñati

Oñatitik Europara eta Ameriketara Azpiazutar Josebaren talentua

2012-05-25 09:32:44 Maider Arregi

Oñatik izan duen musikari handienetakoa domekan omenduko dute, Santanan, 19:30ean; Baranzano gitarra-jotzaile uruguaiarrak Azpiazu zenaren gitarra joko du. Bihar mendea beteko da Jose de Azpiazu gitarra-jotzaile eta musikaria jaio zela, 1912ko maiatzaren 26an jaio zen-eta.

Kultura Oñati

Oñatiarrak Gaztea Bideoklip lehiaketan

2012-05-24 16:10:09 Maider Arregi

Oñatiar talde batek Gazteak antolatutako bideoklip lehiaketan hartu du parte. Mama Luba kantuaren bideoklipa egin dute autobus baten barruan. Orain parte-hartzaile guztien artean, botu gehien jasotzen duenak irabaziko du hiru mila euroko saria. Hemen botua emateko aukera eta bideoklipa ikusgai.

Kultura Oñati

Musika eskolako ikasleak gustura Italian

2012-05-24 11:20:00 Maider Arregi

Jose de Azpiazu musika eskolako 35 ikasle-irakaslek –trikitixa, pandero eta akordeoi taldeak–, Europako Musikari Gazteen Jaialdian parte hartu dute. Guztira, Gipuzkoatik bi autobus irten dira eta 104 lagun izan dira Italiako San Leo, Bellaria, Cesena eta Ravena herrietan izan dira, besteak beste. Hain zuzen ere, Ravenan egin zuten jaialdiaren irekiera gala; Cesenan, aldiz, itxiera kontzertua eman zuten.

Kultura Oñati

Ganbara Kantu Eskolako taldeen abestirik berrienak ikasturte amaierako kontzertuan

2012-05-24 09:16:22 Goiatz Arana

Urtero bezala, kontzertu berezia eskainiko dute ikasturtea bukatzeko: tailerretako haurrek, Ganbara Txikitxoak taldeak eta Ganbara Txiki Abesbatzak azken hiruhilekoan landutako abestiak aurkeztuko dituzte. Azken talde horrek, gainera, kurtso bukaerarako ikuskizun berezia prestatu du 'Grease' filmeko abesti ezberdinekin. Ekainaren 24an izango da, 19:00etan, Santa Ana antzokian. Eta kurtsoa amaitu arteko asteetan ere agenda betea izango dute.

Hezkuntza Kultura Oñati

Marisol Ramos: "Zorrotza naiz, erritmo onean korrika egin ezin dudala ikusterakoan utziko diot lehiatzeari"

2012-05-24 00:00:00 Xabi Urzelai

Apirilean Finlandian egin zuten beteranoen Munduko Atletismo Txapelketan urrezko domina eskuratu ostean (50 urtekoen kategorian) Marisol Ramosek merezitako omenaldia jaso zuen domekan Azkoagain futbol zelaian, Aloñaren eta Oiartzunen arteko partiduan ohorezko sakea eginda. Aste barruan urduri ibili zela esan zigun, halakoetara ohituta ez dagoelako.

Kirolak Oñati

Streaming bidezko ate irekiak MUn

2012-05-23 17:36:29 Goiatz Arana

Mondragon Unibertsitateak ate irekien saio berritzailea antolatu du hilaren 29rako: Oñatiko Enpresagintzan egingo da eta 'MUtelebistak' zuzenean botako du Internet bidez. Beraz, MUn ikasketak egin gura dituen edonork etxetik edo beste edozein tokitatik jarraitu ahal izango ditu ordubetez Oñatiko fakultatean emango dituzten azalpenak.

Hezkuntza Teknologia berriak Arrasate Debagoiena Eskoriatza Oñati

Nabigatu euskaraz