Ibon Casas y la Fonda taldeak girotuko du domekan Pako taberna

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 23a, 09:05
Ibon Casas y la Fonda taldeko kideak.
Ibon Casas musikari donostiarrak 'blind rock' edo 'rock itsu' akustikoa ekarriko du Pako tabernara domekan, apirilak 27, 19:30ean. Ohi bezala lagun egingo diote gitarra elektro-akustikoarekin Rafael Bajok eta Paul Merinok eta bajuarekin Nagore Mitxelenak.

Ia itsu dagoen musikaria da Casas, eta hortik blind rock edo rock itsu akustikoa izendapena haren musikak. Hainbat taldetan jardundakoa da, tartean, Ceda el Baso, Incesto, Misil, Taboo eta Telele. Eta orain Ibon Casas y la Fonda proiektuarekin dabil, energiaz betetako proiektua eta oso dibertigarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak