Kantu koraleko txapelaren bila doa Oñatiko Ganbara Abesbatza Ejeara

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 23a, 11:23
Ganbara Abesbatza Oñatiko Lazarraga parkean
Espainiako Sari Nagusiaren lehia apirilaren 26an eta 27an izango da. Bi modalitatetan abestuko dute: Polifonia eta folklorea.

Ganbara Abesbatzak Kantu Koraleko Espainiako Sari Nagusian hartuko du parte apirileko azken asteburuan Ejea de los Caballeros herrian (Zaragoza).

Lau lehiakide

Lau abesbatza izango dira txapelaren lehian: Madrileko Kamara abesbatza (San Vicente de la Barqueran irabazle), Iruñako orfeoiaren eskolania (Zumarragako Antiguan irabazle), Valladolideko Alterum Cor (joan den urteko Gijongo sari nagusiko txapeldun ordea) eta Oñatiko Ganbara abesbatza (Ejean irabazle).

Bi modalitatetan abestu beharko dute: Polifonia eta folklorea. Ganbara bietarako programak prestatzen ari da. Hala, polifonian bost abesti kantatuko ditu eta folklorean, sei. Gainera, hizkuntza ezberdinetan abestu beharko dute, adibidez, ingelesez, alemaneraz eta latinez. Prestatu duten programa, zuzenean eskainitako kontzertuetan ere landu dute, entsegu moduan.

Habanera lehiaketa ere bai

Apirileko lehiaketa honetaz gain, Torreviejako Habanera lehiaketan ere parte hartuko du Ganbarak uztailean. Eta aurretik, maiatzean, bazkideen kontzertua eskainiko dute Arantzazun, euskal folkloreaz osatua.

Agendan apuntatuta dituzten emanaldi horiez gain, 20. urteurreneko ekintzekin jarraitzen du Ganbara abesbatzak. Urte hasieran Amaraun izeneko diskoa atera zuen eta urteurrena borobiltzeko Carmina Burana abestuko dute urte bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak