SASKIBALOIA: Natra Oñati egurra jasota itzuli da Bilbotik

Usoa Agirre 2014ko api. 13a, 20:01
Itxura batean partidu parekatu samarra izango zela zirudien Hotel Gran Bilbaoren kontrakoak, sailkapenean puntuz berdinduta baitzeuden bi taldeak, baina Natra Oñatik 89 eta 58 galdu du.

Lehenengo laurdena gaizki hasi dute oñatiarrek, baina bigarren laurdenean partidua pixka bat bideratzea lortu dute. Atsedenaldira lau puntugatik galtzen iritsi dira.

Bigarren zatian, ordea, zeharo trabatuta jokatu dute Natra Oñatiko mutilek eta partidua eskuetatik joan zaie. Beraien kontra hamar teknika adierazi ditu epaileak eta egoera horretan bilbotarrek garaipena erraz lortu dute.

Hurrengo partidua etxean jokatuko dute oñatiarrek, maiatzaren 4an.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak