Eskaera judiziala Oñatiko Udalaren aurka, hizkuntz eskubide urraketa leporatuta

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko api. 10a, 14:03
Eguazten iluntzean Foruen plazan egindako elkarretaratzea
Eskaera judiziala jaso du Oñatiko Udalak kirol arloko jarduerak antolatzeko emango duen diru laguntzan hizkuntza eskubidea urratzen duelako. Horixe da, behintzat, Carlos Urkixok, Espainiako Gobernuaren ordezkariak, sinatuta dagoen eskaerak jasotzen duena.

Eguazten arratsaldean jaso zuen Udalak abisua Donostiako epaitegitik, justu, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren deialdiz, Urkixok "euskararen normalizazioa geldiarazteko abiatutako erasoaldia" salatzeko Foruen plazan egin zuten elkarretaratzea egin baino ordu batzuk lehenago.

Epaitegian

Nerea Zubia euskara zinegotziak azaldu duen moduan, diru laguntza horietako baldintzen artean dator laguntza eskuratzeko aurkeztu beharreko proiektua euskaraz egitea, gutxienez. "Ikusten da euskaraz bizitzeko egiten ditugun ahalegin denak oztopatu gura dituela estatuak. Guk, baina, aurrera jarraituko dugu". Horrelako erasoen aurrean "denok batera" erantzuteko beharra dagoela ere adierazi du Zubiak.  
Oñatiko Udalak orain 20 egun ditu dokumentazio guztia aurkezteko eta abokatua eta prokuradorea izendatzeko. Udal kontratazioengatik ere jasota du eskaera judiziala udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak